II. Errepublikan hartutako lehenengo neurriak; hileta zibilak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-106-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehenengo legeak. 1931ko urritik aurrera eman ziren aldaketarik handienak. Azaña, Errepublikaren lehendakari. Hilerrien sekularizazioaren inguruko azalpena. Frankismoarekin berriz egin zen atzerantz. Hileta zibilak.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data:
- Iraupena: 0:02:56
- Erref: AB-106/006
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Problema guzti haien barruan, ezin askoren artean, neurri berriak, aurrerapausoak eman zittuen bigarren Errepublikak.
- Bai...
- Eta aurrerapauso horien artean, ba, -31tik 36ra bitarteko bost urte haietan ez?- horietako bat izan zen sinismen, kreentzia eta kultoen askatasuna, askatasun indibiduala gehitzea, eta abar eta abar, ez? Aldaketa, gainera, aldaketa gehien eman ziren 31ko urritik, oktubretik aurrera Azaña presidente jarri zenean.
- Bai.
- Ejerzito barruko erreforma, dibortzio legea, jesuitak kanpora, irakaskuntza erlijioso guztia laiko bihurtzea, laiko bihurtu nahia, instrukzio publikoaren gehitze edo zabaltze hura, reforma agrariaren legea onartu ere orduantxe egin zen... Eta tartean, neurri berri guzti horien tartean puntu bat dago, nik oso ondo entenditzen ez detena, eta da, kanposantuen sekularizatzea. Zer izan zan hori?
- Kanposantuak sekularizaziñua da: hiltzen diran pertsona guztiak, enterrau egin bihar dabe; herri bakotxak bere kanposantua eukitzen dau, ta danok deretxo igualian ta lege igualian sartu geinkezela kanposantura. Pentsau barik, lehen, kanposantuandako geto bat egitten zan zibillendako...
- Hori bigarren Republika aurretik?
- Bai, bigarren Republika aurretik. Ta gero, horrekin legiorrekin, ba, danak juaten ziran kanposantu batera.
- Frankismo garaian zer gertatu zen kanposantuen sekularizazioarekin?
- Frankismuak horrek kendu eskuzen ta getuak ipini eskuzen atzera.
- Berriz, ez?
- Bai.
- Une honetan nola dauden zuk jakingo duzu...
- E?
- Une honetan lege hori nola dagoen zuk jakingo dezu..
- Bai.
- Nola dago?
- Hor, gaur egunian ez dago problemarik, zegaittik eze Elixia ez da enfrentatzen ya horrekin problemiorrekin, zegaittik eze hori, erderaz esanda: "es un hecho consumado". Aitzen dozu? Baiña gaur egunian -ta gu hasi giñanian entierro zibillak egitten- ba, atzera be, konsegiru dogu behintzat salbatzia. Kanposantuak sekularizauta atzera buelta egittia. Eibarren, han bota zan -eta beste herri guztietan- hormia edo pareta -nahi dozun moruan esanda- dibididu egitten dittuana horrek kanposantuok. Oin badago judixuendako eta protestantiendako eta katolikuendako eta agnostikuendako ta guretako!...
- Zer esan nahi duzu? Orain..
- "Laicistas".
- ... orain badagoela?
- Badago.
- Pareta?
- Pareta ez! Botata pareta!
- A! Pareta botata... Bai, bai.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!