Eibar (Gipuzkoa)

Euskararen erabilera gerra ostean; emakumeen jarrera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eibarko euskara. Gerra aurreko urteetan, eibartarrek Asturias aldean euskarazko berbak sartu zituzten bertakoen artean. Gerra ondorengo egoera, oso desberdina. Gerra aurreko eta gerra osteko euskara; beherakada handia izan zuen euskararen erabilerak. Emakumeen jarrera euskararekiko.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Jose, lehen kontatu didazu, anekdota eta guzti, zeuen euskara txarra: euskara txarra zenutela eta, ona dala eta, azkoitiarrei periodikoa leitzen hasteko, eta guzti hori. Begira: gerra aurretik, Eibarko euskara zabaldu ere egin zen. Nik konta nezake, esaterako, Asturiasen —hemendik joandako ofizialek eta— euskarazko hitzak sartu zituztela. Eta oraindik han esaten dira hitz horiek eta hemen ia galduta daude. Eta izan zen mugimendu bat momentu hartan; baina gero, gerra ostean, hor, 50aren inguruan, hasten da jendea Eibarrera etortzen, Eibar txiki hau hasten da izugarri hazten mendietan gora igotzen eta mendietan gora igo ahala euskara galdu egiten da. Bueno galdu, kasik. Zer pasatu zen hor?
- Ba, desde luego nik e... kulpia guria begittantzen jata. Gu e... lehenago, Eibarrera etortzen ziran... etortzen zan jentia Eibarrera...
- Bai, bai. Etortzen zen, bai. Bueno, asko etortzen ziren, inguruko herrietakoak: Plaentxi, Elgoibar...
- Bai, baiña erdeldunak be etortzen ziran. Orduan, hárek sartzen ziran Eibarko kuadrilletara. Eta zelan guk edo gure gurasuak ez eben lagatzen euskeraz [egittera], ba, hórrek danok ez eken beste erremedixorik, euskeraz ikasi bihar eben. Eta eurentzako errezagua zan Eibarko euskeran erderazko hitzak sartu. Hórrek izan ziran, lehelengo Eibarko euskeria kastellanizau ebenak. Guardia zibillen andrak Eibarko andregaz egitten ziran lagun; danek ikasten eben zera, euskeria. Guardia zibillen semiak —Escribano anaiak, Nuñez anaiak— hórrek be euskeraz ikasi eben. Euren euskeria, e?
- Bai, bai, baina euskeria.
- Kanpoko jentiak erderizau eban. Gero gauza bat egon zan txarra: itxuria, andrakumiak pentsatzen eban erderaz egittia elegantiagua zala. Mutillak euskeraz egitten genduan eta neskak egitten eben erderaz. Dantzara juaten giñanian erderaz egitten genduan. O sea, neskia obligau biharrian euskeraz egittera, guk egitten genduan erderaz...
- Burua makurtu eta...
- Bai, eta nahaistu, e! Eta neskak egitten eben erderaz eta guk euskeraz.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia