Eibar (Gipuzkoa)

Gerra ostean industrian lana aurkitzeko arazorik ez

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eibarrera itzuli eta lana topatzeko arazorik ez. Langile gutxi eta lan asko zegoen garai hartan. Gainera, industria kontuetan zerbait zekiena erraz hasten zen lanean.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Guzti horiek gerrakoak dira, eta Eibarrera bueltatu eta... lan egiteko modurik eta? Nola izan zen hori?
- Ene! Sobre eguan zera... Falta haundixa eguan, ba, jentiana, lanekua! Sobre todo, biharrian ekixana, e! Zegaittik eze hortik etorri ziranak, labradoriak ziran danak eta! Eibarren, orduan, trokelistak eta, torneruak eta, pixkat ofiziala zanak eta, estimaziñua eken! Etorri Eibarrera eta hurrengo egunian lanian ekitzen jakon. Edo lehengo taillarrian, edo barrixan.
- Orduan, problemarik eta zuretzako ez zen?
- Ez, ez, ez, ez.
- Sozialista izanda, markatuta izango ziñeten? Fitxatuta, esaten den bezela. Poliziak, e...
- Baiña eibartarrak ugezabak ziran eta ez eguan hori zerori! Zegaittik eze, gaiñera euki bihar da kontuan, gerriak urten ebanian, Eibarren e... —bai, egon ziran "paseo" esaten jakonak— Baina ugezeberi bakian laga jakuen. Ugazaba moduan iñor ez zan deteniduta, persegiduta... ez, ez! Eibarren ugezabak taillarretakuak, edo euren taillarrian geratu ziran, edo taillarra...
- Ez zen inor...
- Iñor ez zan egon karzelan. Orbeatarrak... ez zan iñor egon karzelan. Beistegittarrak... en fín, iñor ez zan egon zera... Eta klaro! Horrek ez eben gero inkonbenienterik euren bihargiñak barriro hartzeko. Ez zan egon problemarik!
- Hori gauza handia da, e?
- Bai. Beste herri txiki batzuetan egongo zan, baiña Eibarren, esaten detsut, etorri eta lanian ekitzen jakon!

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia