Eibar (Gipuzkoa)

Euskararen erabilera gerra ostean; "Batallón de trabajadores"en

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra ostean euskararen erabilerak beherakada handia izan zuen; arrazoiak. Madriden, "Batallón de Trabajadores"en zeudela, euskaraz euren artean. Orduko anekdota. "Hable en cristiano!".

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Baina hor, gerra ostean, 50a jo dezagun: etortzen da jende pila bat eta Eibar erdaldundu egiten da. Jendea hasten da, erderaz gehiago euskaraz baino.
- Bai. Bai, ba! Háreri zela egitten gentsegun erderaz, gero hasi giñan geure artian...
- “Hable en cristiano” eta guzti hori. Garai hori. Zuei ez al dizuete esan?
- Hori ez zan asko entzutzen, e! Baten, "concurso de bersolaris" egon zan Untzagan. Eta, klaro! Bersolarixak euskeraz. Banko baten gaiñian bazan erdeldun kuadrilla bat: “¡Hable cristiano!, ¡Que hable cristiano!” Eta jentiak esaten: “¿Eres borrego? ¡Cómo van a hacer de eso ‘bersos’!”. Ez zan horrenbeste entzutzen zera, e! Zegaittik eze —ez dakitt, e!— ez ziralako atrebitzen esaten. Es más, zelan diran gauzak, e? Guk trabajadorietan Madriden eibartar mordua eta... euskaldunak asko kuartelian guk alkarregaz euskeraz egitten genduan! Eta illuntzietan, dirurik bagenkagun, pixkat edaten genduanian, kantau egitten genduan. Eta gure ofizialak-eta entzutzen egoten ziran! Ez eskuen esaten zera... Egun baten, hamen, Lauzirika —lagun batek— eta bixok, urten genduan permisuakin Madridera, eta bueltan [...] alkarri euskeraz egin gentsagun. “¡A ver si habláis cristiano!” Kapitan bat eguan han eta esan netsan eze: “Estamos hablando en cristiano”. “¡Que están ustedes hablando ‘uchouchou’!”. Esan eskun kapitanak eze: “Ala, venid.” Eruan ginduzen kuarto batera eta: “Ha dicho usted que... bueno, has dicho tú que hablabas cristiano”, “Pues sí, mi capitán, hablamos en cristiano. ¿Es que nosotros no somos cristianos?”, “Pues sí”, “Pues entonces, el que habla en cristiano es cristiano”, “¡Hombre!”. Aranjuezkua zan, baiña zan udan Zarautzen beraneatzen egoten zana. Eibarko neska Beistegittarrekin eta hola... —han egoten ziran— laguna zan. Eta esan netsan eze: “Y entonces ¿cómo tiene que hablar el cristiano?”, “¡El castellano!”, “¿Es que Cristo hablaba el castellano?”. Eta geratu zan e... [Orduan Josek:]“Pero... ¿Cómo hablaban los cristianos? Dígame usted, ¿Cómo hablaban?” , “¡En latín!”, “Jesucristo no oyó nunca hablar en latín”. Hasi zan eta esan netsan barrido be: “¿Usted ya sabe cómo hablaba Cristo?”, “ Sí, el judío” esan estan. “No, el arameo. Si era de la familia de los arameos... Era, de una tribu de allí... era hijo de arameo... pues Jesucristo hablaba el arameo.”. “Con vosotros, los vascos, no se puede. ¡Sabéis más que nosotros!”.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia