Eibarko sozialismoa eta euskara
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eibartar sozialistak, euskaldunak. Euskara. Anekdota bat kontatzen du gai honen inguruan ("ikasi deixela!").
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: AB-092/015
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Bai, hori da zeratako bat. Eibarko sozialisten ezaugarrietako bat: zuek, danok, euskaldunak zinetela. Eta zeuen artean bileretan ez dakit baina kalean behintzat euskaraz egiten zenutela.
- Danian euskeraz! Ademas, anekdota polit bat kontauko detsut. Eibarren Albistegi —Alfan biharrian egitten eban, gero semia Rusian-eta egondakuak ziran...— akabatzaillia zan. Jaixotzez Elgetakua zan. Baiña orduan inguruko mutillak etortzen ziran Eibarrera ofiziua ikasi... Eta asko irakurtzen eban gizona zan. Eta baten, sindikatuan, “Casa del Pueblo”an , asanblea baten, euskeraz erantzun eban. Eta esan etsan e... Toyosek esan etsan eze: “¡Oye! Háblale castellano que no te entiende!”, “¡Que aprenda!”.
- Berak?
- Bai. Asi ke ez da oingua, “Ikasi deixela!”. Oin dala berrogeta hamar urte edo hirurogei urte, “Casa del Pueblo”an Albistegi akabatzailliak esan eban estreiñako hori: “Ikasi deixela!”.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!