Eibar (Gipuzkoa)

Irakurzaletasuna Eibarren

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Irakurzaletasuna Eibarren; liburutegiak. Eibarren asko irakurtzen zen; egunkari asko saltzen ziren. Cayetano Kareagaren anekdota polita gai honen inguruan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Hor gauza bat aipatu duzu, eta hori ere eibartarren ezaugarria da: jende asko zegoela asko irakurtzen zuena, asko leitzen zuena. Eta biblioteka zerbaitetarako zala.
- Libreruak Eibarren... Baeguazen librerixak, ezta? Baiña Eibarren askok liburua erosten eban, ba, Eibarren eguazen representantiak, e... Labor eta [...] eta leku askotakuak eguazen! Eta Eibarren asko irakurtzen zan. Asko, e!
- Gaurko aldean, gehiago esaten dute.
- Seguramente. Seguramente. Neuk be etxian biblioteka politta neban. Beti, etxian, demandia izaten zan amakin, liburuak erostia. Eta oktubrian, karzelan sartu ninduenian —ez dakit nundik nora enterau ziran—, guardia zibillak juan ziran gure etxera eta liburuak kendu eta erre egin zittuen.
- Hori pena da, e?
- Bai. Ni karzelan neguan oktubrian —Pamplonan— eta amak bialdu estan notizia, liburuak, e...
- Eraman dituztela.
- Periodikua, esango detsut: periodiko asko saltzen zan Eibarren. "Otra anécdota": Eibarren zan gizon famoso bat: Cayetano Kareaga. Republikanua zan. Total e... jatorrixa gizona... Esaten dabe, egun baten Azkoittixan lagunak zittuan eta bazkarixa. Eta, badakizu, pixka bat edaten zanian, ba, pentsau, itxuria, adarra jotia zera...
- Cayetanori.
- Eta esan etsen eze: “Hi, Cayetano! Zuek euskaldunak zarie, eta bata eta bestia, baiña zuek ez dozue ondo egitten zera, euskeraz”, “Bueno. Euskeraz ez, baiña eibartar bai”, “Zelan dok hori? Eske eze, zuek hitz asko dakazuez, zera, erdeldunak”. Esan etsan, eze: “Hi, Azkoittixan zenbat periodiko saltzen dittuk egunian?”. Honek bestiak: “Ba, honebeste”. “Eske eze Eibarren hori baiño ehun bidar gehixago saltzen dok. Eta ikusiko dok Azkoittixan be horrenbeste periodiko saltzera aillegatzen danian, zelan Azkoittiko euskeran sartuko dozuezen berba erdeldunak”.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia