Eibar (Gipuzkoa)

Indalecio prieto Eibarren; Eibarko sozialistak, euskaldunak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Indalecio Prieto eta eibartar sozialisten arteko harremana oso estua zen; Toribio Etxebarriarekin ere oso harreman ona izan zuen; "Delegado del Gobierno en CAMPSA" ere izendatu zuen. Errepublika aldarrikatu eta gero Indalecio Prieto Eibarrera etorri zenean, `Gernikako Arbola´ jotzea eskatu zuen. Eibartar sozialistak, euskaldunak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Bueno! Horiek guzti horiek dauzkagu... Bueno, gero, izen batzuk aipatu behar dira, ze gerra arrimatzen dago. Hori hogeita hamabitik aurrera, mugimendu hau oso azeleratu zan, azkar etorri zan. Baina hor izen batzuk aipatu behar dira, dudarik gabe: Prieto bat.
- Prieto.
- Hona etortzen zana.
- Indalecio Prieto.
- Indalecio. Hori zuentzat norbait bazan! Eibartarrentzat! Pablo Iglesias. Hemen ibilitakoa hori ere.
- Indalecio Prietok Eibarko zer sozialistakin relaziño haundixa ekan, sobre todo, Toribio Etxebarriakin. Toribio Etxebarria seguramente izango zan, hamen inguruan, Prietok konfianzarik gehixen ekan gizona. Es más, ministro egin zanian Prieto, —Toribio Etxebarria Madriden gerentia zan Alfakua— eruan eban Madridera, “delegado del Gobierno Español en la CAMPSA”. Gero, gerra denporan, izan zan gerentia zerekua, [G.K.]. Indalecio Prieto sozialistekin, Eibarkuekin, "carne y uña" zan. Zegaittik eze, seguramente, gehixago gustatzen jakon Eibarko sozialistia —sozialismua— beraren ingurukua baiño.
- Bilbokoa baino.
- Bai. O sea, asturianua zan; baiña, itxuria, Euskal Herrixa maitte eban Prietok. Ni txabalitua nintzan, Eibarrera, Republikia proklamau eta etorri zanian zerera, Eibarrera; Eibar bisittatzera. Eta Eibarko aiuntamentotikan hitz egiñ eban. Eta egiñ eban berba, eta amaittu eban. Bandia eguan Eibarkua! `Gernikako Arbola´ eskatu...
- Eskatu eban.
- Eta... ene! Guk pentsatzen genduan `Gernikako Arbola´ nazionalistiena zala! Txokauta geratu giñan ! Baiña bagenkigun!
- Bai, bai, kanta ezaguna zenuten.
- Gero Eibarko nazionalistak esaten eben, eze: “Zelan dok hori? ‘Gernikako Arbola’ kantuan Eibarko sozialistia, Prietok eskatuta!”. Eta gero ikusi zan estatutuan alde zenbat lan egiñ eban zerak, Prietok. Eske eze, gu barruan bagiñan zerak... euskaldunak giñan!

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia