Errepublikaren eragina nesken izenetan
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errepublikaren eragina nesken izenetan. Guraso batzuek ez zituzten euren umeak bataiatu eta, horregatik, ez zieten santu edo santaren izena jarri, bestelakoak baizik: Paz, Nieves, Aurora... edo lore izenak (Rosa, Jacinta..).
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: AB-092/013
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Errepublika garaiko gauza bat, fenomeno bat, Eibarkoa da. Oso-oso bitxia omen da eta Eibarko propioa da: nesken izenak. Garai hartan jaio ziren neskek, landare izenak dittuzte: Hortensia, Rosa, Jacinta... eta horrelakoak. Nola esplikatzen da hori?
- Eibarren baziran umiak, ez ziranak izan bautizauta. Eta orduan gurasuak, santu izena ez etsen ipintzen: Aurora, Nieves...
- Bai, lehen esan ditudanak: Rosa edo Hortensia... Eta horiek e... bolada bat izan zan, e?
- Bai... Izen polittak ziran.
- Hala ere, neskak oso politak baldin baziren...
- Nik, lehengusiña bi nekazen: bata Paz eta bestia Nieves.
- Ha hor ba! Libertad ere bazan!
- Libertad be bai! Eta Aurora...
- Baskaranena.
- Baskaranena. Eta beste batzuk be bai... Hori, Aurora, itxuria, Franziatik edo, Reboluziñotik asmautako izena zan.
- Bueno! Horiek guzti horiek dauzkagu...
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!