1934ko iraultza eta kartzela
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-089-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1934an 25 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 1936an "Frente Popular"ak irabazi zuen. "Unión Hermanos Proletarios" (UHP). Eibarren 5-6 hildako egon ziren 1934an. Candidoren ustean denak batera joan behar ziren eskubikoen aurka (sozialistak, UHP, etab.).
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:30
- Erref: AB-089/004
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Jarrera politikoak » Sozialistak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Bai, eta gero, 36an dator "Frente Popular"a...
- 36xan ba, hori! Pentsaizu! Juan giñazen eta —ni karzelan nenguan orduan—...
- Kartzelan al zeunden?
- Bai, 34an hamalau-hamabost bat hillabete egin nittuan. "¡Veinticinco años de prisión!"
- Bai. Hor nik banekien —zurea ez nekien— Toribio egon zela.
- Bai, Toribio egon zan. Hogei urte bota zetsezen Toribiori. Neri baiño bost gitxiago hari. Bueno! Ba, hori 36ori , naturalmente Besteirok ikusi zeban! Ba, orduan, e, gelditxu ziran "derecha"-ko jentia. Aurretik be bazeguan, e! Republikia montau zanerako, agertu zanako, hurrengo egunian Goikoetxea eta, zerian zeguazen, Italian zeguazen faxistegaz hizketan! Hamen eurak zeozer egitteko! Republikia igo zaben momentutik juan ziran hárek Italiara. Aurretik zebizen kontra! Batzuek, danak ez. Baiña, mobimentuak, Asturiasekua zelan juan zan zer bategaz: "Hermanos Proletarios" —HP, "Hermanos Proletarios"— ba pentsau zeben, patronuak, dirudunak, elixiak, en fin, militarrak eta danak ikusi zeben, ba, zer batera goiazela; Reboluziño estilo bat, Rusiakora goiazela! Eta bildurtu egin ziran eta unidu ziran, eta egin zittuen euren arregluok; danen artian, "derechen" artian, egin zeben, ba, eurek emon bihar zebela golpe bat! Eta hori jakin zeban Prietok! Eta baten baiño gehixagotan aittatu zeban: “Gaizki dagok España eta espuesto gauaz golpe militar bat egun batetik bestera etortzekua.” Eta esaten gentsagun kobarde bat zala: “¡Eres un cobarde... y tal y cual!” Bueno, geure gaztetasunian! Baiña, halantxek agertu zan! Eta ikusi zebenian guk galdu genduala Reboluziñua oktubrekua —Eibarren bost-sei bat hildako egon ziran, e! Eta Mondragon beste pare bat hiru bat! Eta Asturiasen ez detsut esaten zenbat!— ba, bestekaldia, "derechia" sustatzia gauza normala zan. Hárek preparau zeben euren mobimentua. Eta esan detsuten moduan, Prietok eta, mordua bazekixen ze modutan zebizen militarrak eta, "derecha"ko jentia preparatzen golpe bat. Eta harek abixatu jeskun sarrittan! Baiña geuk ez genduan siñisten, ez genduan nahi siñisterik. Geuk pentsautakua zan, Rusia batera juan bihar giñazela, Reboluziño bat egin bihar zala. Ni neu, partikularmente, ez nintzan halakua; ez neban pentsatzen halan. Eta hille pare bategaittik, hirugaittik, [Dimetrovi...] neuk abanzau netsan. Lehenagotik esan neban nik, harek baiño, zera: "Frente Popular"a. Orduan, egon nintzan, hille baten edo, ezkutauta etxian, eta irakurri nittuan Marx-en liburu batzuk eta zerian... sobre todo beraren bizimodua. Eta handik etara neban konklusiñua ez giñazela de repente, hola, baten galduta lutxa bat, ez giñazela atzera juan bihar billa gure kontrarixuak. Pixkat preparau egin bihar giñala. Eta ekin netsan esaten, prezisamente: “Ez: ‘Bihargiñak bakarrik!’ , ‘UHP bakarrik!’, ‘Bestiekiñ iñor be ez!’ , ‘Geu bakarrik juntau, geuk benzidu bihar jittuagu horrek!’” Horixe zan, bai Largo Caballerok eta bai Peñak eta, esaten ebena. Eta nik ekin netsan esaten danegaz juntau bihar giñazela, "pequeña burguesia"gaz be bai eta "campesiniagaz" be bai, eta, en fín, danok juntau bihar giñazela! Eta bazeguan han karzelan bat esaten zestana: “Tú eres un topo, tú eres un topo”. Bai, bai. “¡Si yo pienso así, de esta forma!”, esaten netsan. Eta agertu zanian Dimitrov-en manifiestuori eta esan zanian "Frente Popular"a egin bihar zala, etorri jatan eta esan zestan: “¡Te has salido con la tuya! Euriagaz urten dok! ” “Ez mutil, ni neuriagaz ez! Zelan jakixek ba nik zer pentsatzen doten ! Hik eta nik, bai, bajakixagu baiña beste mordo batek ez jakixek nik zer esaten doten!” Eta, holantxek izan zan. "Frente Popular"a etorri zan, bildurtu ziran "derecha"k, eta euren golpia emon zeben. Harrapau ginduezen, ba, koittadu-koittadu, ezer be barik besuetan.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!