Eibar (Gipuzkoa)

Exiliotik Eibarrera itzulera

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-089-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Exiliotik itzulera. Franco oraindik bizirik zegoen. Bere asmoak zeintzuk ziren. Eibar guztiz aldatuta ikusi zuen. Berreraikuntza.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Azkenean etorri zinen etxera. Zer urte zen bueltatu zinenean, Candido?
- Ba, 1975ian, abrillian [...]. Ondiñokan bazeguan Franco.
- Franco. Bai, azkenengo urtea, Francoren azkenengo urtea.
- Nere pentsamentua zan beti, nik Eibarrera etorri bihar nebala, ahal nebanik bixkorren. Eske eze, hamen ni zelan izan nintzan responsablia —"como comisario"— baneukala responsabilidadia hango pensionistak izan leikiazenak —hango geixuak eta—, háreri lagundu egin bihar jakuela. Eta etorri nintzan horretxetara, horixe lanori egitteko asmuetan —háretxeri laguntzeko asmuetan— eta Partido Sozialistia matxan ipintzeko moduetan [...] etorri nintzan. Hamen esan zestan batek: “Baiña zetara hator? Hi, entzun juat... —Eibarrera etorri nintzan egun baten. Ez dakit, bateronbat [hildakua egitten jatan] eta etorri nintzan eta kafe baten esan zestan— Hi, Oka, entzun juat, Partido Sozialistan Benignok esanda, Partido Sozialistara hatorrela”. Eta: “Bai, Eibarren, etortzen naizen momentuan, Partido Sozilistan egongo nok”. “Zertara hator? Zer pentsatzen dok?”. “Ba ni, kontablia nok, eta kontuak eruateko eta listak egitteko, eta idatzi bihar dan kartaren bat egitteko; ofizinista moduan nator ni. Ni ez natok karguen billa!”, esan netsan. Eta holantxe neukan neure buruan sartuta, halantxek egin bihar nebala, laguntasuna emon bihar netsela geure gudarixeri, ya ke eta eurak agindu nittuan gerran, gerra ostian be, lagundu egin bihar netsela. Horretxegaz ideiorregaz etorri nintzan. Eta lehelengo mometua hartu nebanian, lehelengo pasaportia emon zestenian, hamen agertu nintzan. Baiña ondiokan, ez zeguan e... Franco bizi zan, ondiñok.
- Zuk pasaportea Frantsesa zenuen.
- Fransesa hartu neban; baiña lehelengotik, etorri nintzan lehelengo bisittan, arreba bat hil jatan eta haregaz etorri nintzan —nere emaztiari, hil zanari — emaztia bialdu entierrora eta ni, Hendaian gelditzekua. Hendaian billau neban andra bat —Donostiarra zala uste dot — laguna zana, Hendaiako konsul españolaren laguna bera! Kartetan, eta holako gauzetan, euren ipuiñetan... Eta esan zestan: “Koño! Ba neuk egingo euat pasatzeko!”. “Eta eruan ninduan hara konsulaura, Hendaiakora, eta han egon nintzan goixe guztian; deittu zeban Madridera, deittu zeban Eibarrera, deittu zeban alde bata eta bestera, eta halako baten, papel bat emon zestan, hamar egunerako permisua, Eibarrera etortzeko —arrebia hil jatanian —. Eta etorri nintzan, haretxegaz papelagaz etorri nintzan. Eta haruzkuan, ordu bete inguru han fronteran euki ginduazen geldirik, horixe papelori dala eta ez dala.
- Hara! Bueltatzen zera, eta zuk ezagutu zenuen Eibar eta aurkitu zenuen Eibar, bi Eibar diferente ziren!
- Bo! Eibar ikusi nebanian nik, ba, lehelengotik dana apurtuta ikusi neban azkenengo! Hamen... esan detsuten moduan, errekan lanian jardun neban —["como.... penado"]— sei hillebetian, hor jardun neban lanian. Azittaiñen eukitzen ginduezen presuok eta gero etortzen giñazen formauta geure lan lekura, eta hor egin nittuan sei hillabete! Eta ezagutzen neban haixe, Eibar apurtutakua ezagutzen neban. Eta etorri nintzanian, ba, dana barriztuta: kaliak eta etxiak eta dana, barriztuta. Eta jentia, ez detsut esaten! Gu, hamairu bat hamalau bat milla izango giñazen gerra aurrian eta gero berrogeta lau edo berrogeta bostegaz millagaz etorri nintzan! Ba, ikusi egizu zelako aldia dagon batetik bestera!
- Baino, ilusioarekin ere bai!
- Ilusiñua? Ba, hori ba! Esaten detsut: ni etorri nintzan, lanera! Eta lana egin neban, ikustia, eze UGTiak, nere lanagaittik, plaka bat dakat nik! Nere lanagaittik agradezitzen haixe!

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia