Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin eta artea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Juan San Martin eta artea. Marrazteko zaletasun handia. Berak grabatua ikastea nahi zuen, baina aitak armagin izatea nahiago. Artea. Arkeologia arloan egindako lanak; argitaratutako ikerketak; etab.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Orain bai. Orain goazen beste arlo batera, menditik jaitsita. Baina –ez dakit– hemen menditik jaitsi ez dut uste sekula jaitsiko garenik. Artea. Artea da zure afizioetako bat. Ez dakit haundiena den. Haundienetakoa behintzat hori izan da.
– Gertatzen da nik, guzurra badirudi be, umetan dibujuan lan asko egitten nebala. Eskolan dibujuan nintzan –ez dakitt–, esaten dabenez, oso esku onekua, dibujante abilla nintzan. [Erakusketak...] nereren bat ipintzen eben han. Eta gero… nik hori pixkat… gehixago…
– Grabatua ere ikasi zenuen.
– Ez.
– Ikasten hasi zinen.
– Ez. Ez, ez, ez. Grabaua… Nik baneukan izeba bat hori egitten ebana eta ikusi bai. Eta teknikia badakit, baiña ez dot egiñ, ez. Eta dibujua bai, dibujuan asko. Eta dibujuan, gaiñera, gertau jatan –badakizu gurasuak zer eukitzen daben–: nere anaia, ez zekixalako dibujua ondo egitten, partikularrera bialtzen eben dibujua ikastera, eskolatik aparte; eta nik nahi neban eta esaten netsan “nik be nahi dot ba”. Eta: “Ez, zuk ez. Zuk dibujua… hor orduak eta orduak gastatzen dittuzu bai, beti dibujatzen zabiz eta zuk badakizu”. Eta neri ez esten erakutsi. O sea, bokaziñuaren kontra. “Hor denpora gehixegi galtzen dozu, beti dibujuan zabiz eta. Beti animalixak egitten eta lorak eta”. Eta nik ez dot dibujorik ikasi. Ikasi dot bestela, ikusitta. Baiña zaletasuna, ikaragarrixa. Nahi neban. Nik gogua… Ikusten neban nere izebiak zelan egitten eban lana, ikaragarrizko ona zan-eta aittaren arrebia. Grabaua ikasi nahi neban, nere ofiziotzat hori markatzen neban lehelengo zera.
– Ez armagintza.
– Ez armagintzia. Eta orduan neri esaten estan aittak, berak esaten estan: “Bai, hik bajakixat zetako nahi duan dibujua ikasi: grabadore izatia nahi dok”. Baiña berak destinauta eukan armerixarako. Hórrek dira gerra aurreko kontuak. Gero, zer esango detsut? Nik asko galdu neban gero dibujo kontuan, artistikuan behintzat. Gerria etorri zanian, guk hor zihar ez gendun: papelak falta jakuzen, lapiza be karua zan. Eta gerra ostian bardiñ. Eta nik ez neban rekuperau. Gero rekuperau dot ofiziuagaittik lineala. Egitten ikasi biharra. Horrekin zertu naiz, baiña ya eskua galdu neban. Halan be, egitten dot. Eta mendikuetan egin dittut dibujuak eta krokisak eta.
– Baina hor artearena…
– Baiña horrekin mantenidu izan dot, beti ikustia gustau. Hori, esan detsutena: ‘Geografia vasco-navarra’ ikusten neban eta bueno: koño Bergaran Montañesa esaten ebena –gero badakigu Mesana dala– kristo ikaragarri bat dago, famaua. “Ikusi bihar dot”. Juan. Ikusi ha eta “jo!”. Baiña neri ez jatan han kristua bakarrik [gustatzen]. Ni kristua ikustera juan nintzan Bergaran San Pedroko elixara. Erretaulak deittu estan atenziño ikaragarrixa. Eta hori, tiratu egiñ izan nau artiak. Eta gero ikasi neban. Ba bueno, beti izan dittut manualak eta. Manual bat erosi neban, artekua, identifikatzeko estiluak eta zerak. Eta gero hortik juan naiz, baitta be, identifikatzia nekeza dan partietara, liburuetan ez dagonera, artian. Esate baterako, ez da nik esatiagaittik baiña ni Don Manuelekiñ ibilli naiz, noberaren eritxixak ipintzen, hamen bertan Hondarribian, urte asko dala. Bat behintzat. Baiña baitta ama Arrazolakin. Ama Arrazolak deittu eta juan naiz ni nere eritxixa emotera, zera. Eta gero gehixago, asko. Hónek, esaten dana irudi exentak, soltiak diranak, ez dagozenak toki baten kokatuta, gatxak dira igartzen transiziñuetakuak: erromanikotik gotikora edo gotikotik errenazimentura. Eta hor beti dudak dagoz eta horren eritxixa edo aproximaziñua egittia kostau egitten da. Eta orduan, bataren, bestiaren eritxixak. Hortarako fijau bihar zara detaille askotan. Hasi ulia, begixak, pliegiak, bolumena, tratamentua, posiziñua, zelan dagon… hórrek danok. Hori ikasteko egin dittut nik… Nik biajiak egin dittut gero kotxiakin, negu partian, holan mendixan eta ibiltzeko, eskiko eskapada batzuk aparte. Eta, gaiñera, bide batez hartuta, eta bide batez hartu barik, sartu buruan eta “ikusi bihar dot Eunateko erromanikua”. Sanguesara zenbat aldiz? Baiña Sanguesara zetara? Han irudi asko dago. Zertuta, dokumentauta dago noizkua dan. Liburua erosi. “Noizkua?”. Eta orduan: “Irudi hori halako fetxatan egindakua da, posiziño hau dauka, holan dago”. Eta obserbau, begiratu. Argazkixa etara be batzutan. Baiña obserbau haren zerak, diferenziak. Eta gero hori aplikau exentari; hori egin dot. Eta hori gero ibillixaz automatikoki egitten dozu. Begixa almendrau forman badago erromanikua da, baiña atxinaua moduan bada gotikua da. Hori, ba elementalenak hórrek dira. Baiña gero bittarteko zerak… Gero errenazimentuan bardiñ. Hor barrokua hasten danian diferentiak dira. A, baiña seillo ikaragarrixa dake renazimentokuak, hankak beti parian eukitzen dittue, belaun bat aurreratuta. Baiña hankak… Eta ya barrokuan hasten da hankak aurrera edo atzera eta, gaiñera, gorputza biratuta. Ya berez zertzen zara, baiña ikusixaz, ikusixaz. Eta irakorrixaz.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia