Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin eta etnografia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Juan San Martin eta etnografia lanak. 1966an Luis Pedro Peña Santiagok eta berak `Estudio etnográfico del valle de Urraul Alto´ argitaratu zuten. Peña Santiago nola ezagutu zuen, ikerketa etnografiko hori egitea nola bururatu zitzaien eta nola eraman zuten aurrera. Bertako euskararen inguruko ikerketa.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Bueno, guzti honetan, zuk azkenean, azkenean diot etnografia eta arkeologia eta guzti horien artean, 1966an, Luis Pedro Peña Santiagorekin batera argitaratzen duzu ‘Estudio etnográfico de Urraul Alto’.
– Ja, ja! Hori be beste zer bat da! Hortaz, bera hil zanian eskatu eskuen, ez dakit norek antolatuta, baiña Donostiako Aurrezki Kutxan hitzaldi batzuk eta emon nittuan. Eta gero nik idatzitta eruan neban eta gero arreglau egin dogu gehitxuago eta luzatu. Eta hain zuzen lan bat bialdu dot Luis Uranzun argitaratzeko, anuarixo bat egitten dabe zerian, Irunen, hamen inguruko geixena. Eta horra bialdu dot, ze hor jaixua zan eta, Irunen jaixua. Hori izan zan oso kuriosua, ze horren esplikaziñua emon neban, ze hori eskatu esten: zelan okurridu jakun eta zelan egin gendun.
Bueno, ba hori behin… Luis Pedro ni baiño bastante gaztiagua. Aitta ni baiño zaharragua, baiña ni bittartekua nintzan. Aitta laguna neban, baiña semia aittaren bidez eta gero etnografiara dedikau zan hau. Barandiaran etorri zanian hau hasi zan sekretario moduan laguntzen. Lehelengo Karmele Goñi eta gero hau. Eta horrek laguntzen eban. Eta eguan –iñoiz Donostiara juaten nintzanian– beti hórrekin: hartzen neban okasiñua hitzaldi bat egitteko, alkarrekiñ hitz egitteko, zegozer. Eta honek: “Zegozer egin bihar dogu berezixa. Zegozer egin bihar dogu berezixa”. Eta: “Bueno ba, zer?”. “Estudixo orokor bat etnografiakua, baiña toki ezezagun batekua”. Eta orduan egin gendun pixkat plana eta gero lekua, ze hautatu. Eta hartu gendun Euskal Herriko mapia. Ibilli giñan edo mugaz handikua be pentsatzen, hamengua be bai, baiña gitxien ezagutzen zan toki bat. Eta guretzat etara gendun kontuetatik hori zan: Urraul Alto. “Ba horraxe juango gara”. Eta plana egin gendun Luis Pedro Peña, Fermin Leizaola eta nik. Banatu be bai lana –bueno, batzuk, gauza batzuk–: esate baterako, nik nere zaletasunagaittik-eta arte kontua nere esku. Arte elixakuak eta hórrek. Gero, bestetik, artiaren klasifikaziñua. Eta, bestetik, euskera konturik ezer balego, bokabularixua jaso eta plan bat eruan. Eta bestiak: batak artzaintzia eta artzaintziaren ingurukua –ganaderixia eta zera–; bestiak gehixago tradiziñoko zerak, erromerixa giroko zerak. Holan juan giñan. Bueno, juateko giñan. Preparau gendun plana eta gertau zan Fermin Leizaolak soldautzara juan biharra. Eta orduan Luis Pedro eta bixok. Baiña sartu giñan, ostaturen bat egongo zala eta beste barik. Urten gendun etxetik bixok zortzi egun pasatzera hara, jakin barik zer topauko gendun.
– Non zegoen bakarrik jakinda.
– Bai. Eta gertatzen zan… Bueno, erdira arte karretera bat eguan. Kotxez juan giñan. Eta ostatu bat ez balle guztian. Orduan… Hori gero halako toki baten oso rarotzat hartuko ginduezela eta –1965ian zan–, egin gendun alkatiagana. Juan giñan, lehelengo, alkatiagana. Eta alkatiari esan: “Halako ikerketa bat egittera gatoz eta, en fin, hamen ibilliko gara. Besterik ez dogu nahi, jakiñian zu jarri ez gabizela gauza raro bat egitten. Aranzadikuak gara: halako zera, etnografiako estudixo bat”. [Alkatiak zera esan eskun]: “A, bueno, ondo da”. “Bueno ba guk nahi dogu ostatu bat”, [eskatu gendun]. Eta zera [alkatiak]: “Hamen ez dago, ostaturik ez dago, ezta pentsau be”. “Bueno, ba famelixaren bat edo”. “Oh, kostauko da hori!”. Eta gero bigarrena zan parrokua. Ze elixako gauzetan be egon bihar giñan eta bere laguntasuna biharko gendun elixetan sartzeko eta zera. Parrokuagana. Parrokua gertatzen da nere apellidokua, napar bat: Felix San Martin. Eta juan giñan parrokuagana eta hori, formaziñoz, ikusten zan bestia baiño gehixago. Eta horrek… Esplikau gentsan zertara gindoiazen eta ostatua bihar gendula. “Ba ez dago hamen”. Orduan, “enkuestak eta preparauta daukaguz eta gu hamen gelditzekotan. Jo, hau jakiñian, kanpin bat ekarriko gendun! Baiña ez dogu ekarri eta zera. Hara, biharbada etxeren baten ez gaittue hartuko?”. “Neu nagon zerian hitz egingo dot, ia zelan”. Eta bera eguan, bera egoten zan etxian hartu ginduezen. Eta lehelengo eurentzako be nobedadia. Eta, bueno, hasten giñan –goixeko zortzi eta erdietarako ya armosauta– zortzi eta erdietan. Ya lanian genguazen. Eta gero juaten giñan, esaten gentsan: “Guk ordainduko dogu eta bokadillo bat edo zegozer”. Eta horrekin pasatzen gendun eguna. Eta afaltzera. Afal onduan, hamaika eta erdiak arte ez gendun amaitzen, azkenengo apuntiak eta zerak hartzen. Jo, ikusi ginduzen holan bigarren egunerako, bueno, emozionau zan eta parrokua gurekiñ etortzen zan! Ahal ebanian behintzat gurekiñ etortzen zan. Emozionauta.
– Laguntzaile txarra ez zen!
–Bai, bai. Emozionauta. Holan egin gendun. Gogoratzen naiz hogetaka ez dakit zenbat herritxo ziran eta ixa erdixak eguazen hustuta, ruinan. Jausitta eta zera. Baiña hárek bisittau. Ya plano bat egiñ eta nun kokatzen diran jarri eta nahi gendun. Eta gero bertako arkitekturia, modua etxe tipikuena eta elixa batzuk eta ze irudi eta zertzuk eguazen, estiluak. Eta igarri barik beti halako lekutara sartzen zaranian, deskubritzen dittuzu gauza batzuk. Esate barerako, hillarri biribillak topau genduzen, baiña Erdi Arokuak batzuk. Eta estilotik ikusten gendun gotikuak [zirala] eta orduan batzuk Erdi Arokuak. Baiña topau genduzen, baitta be, bi patixo baten eta beste kalostre baten topau genduzen horreuak, garaixak. Bi garai ezagutzen ez ziranak: bata erromanikotzat –nik ez dot sinisten erromanikua danik–, baiña dagona da erromaniko klostre baten onduan. Kalostria doblia da, bat erromanikua da, baiña gero gehittura bat dauka eta nik gehittura hori geroztikua uste dot dala. Da hango zerbitzuko patixuen barrua. Eta hori nunbaitt izan da peregrinuen ostatu edo erabillittakua. Eta elixa erromanikua, bere kalostriekiñ, oso politta. Eta haren onduan. Hori, gaiñera, errestaurau egin dau Diputaziñuak, Naparruakuak. Eta ez ziran ezagutzen. Bueno, hórrek bezela… Gero ba hori, Pirineoko tximinixa tipikuak dagoz. Hórrek be zenbaitt eredugarri dibujau eta fotografixa pilla bat etara genduzen, danak ezin genduzen publikau eta, bueno, egin gendun lan hori, ikaragarrixa. Gero, gaiñera, bete… Falta zan partia juan giñan betetzera. Eta nik euskera kontuan bokabularixo bat egittetik aparte, han erabiltzen ziran euskerazko berbenak, oindiok be erderan erabiltzen dittuenak, hori egitte ezik aparte, hartu neban pistia. Esaten netsen, galdetzen netsen: “Hamen badaukazu aztarnarik hamen euskeraz iñork?”. Eta “Ba, ez!”. Eta abadiak be esaten estan: “Aquí, aquí, no. Aquí si se habla… igual mucha antigüedad, pero no. Aquí –esaten estan– no voy a decir nunca; igual, nunca”. Esaten netsan: “Nunca, ez. Porque los nombres dan el testimonio. Son nombres euskéricos, todos los nombres de estos pueblos”. “Ah, ¿sí?”. Eta holan. Eta, klaro, [berantzat...] ziran. Eta izenak esaten deskue, baiña bestetik jasotzen genduzen bokabluak be bai. Baiña noiz galdu zan edo noiz ziran azken euskaldunak? Eta lehelengo billau nebana izan zan milla seirehun eta ez dakit zenbatgarrenian –Trentokuaren osteko zera izango zan–, bisitta pastoral baten, jarritta eguan bisitta pastoralaren memorixia, jarritta, eta ordena emon ebana, predikua, domeketako sermoia, euskeraz egin bihar zala herrixak aitzeko. Ze ezin dala egiñ hizkuntza bat aittuko ez dabena. Eta predikuak euskeraz egittia. Horri fotokopixia etara netsan –bueno, fotografixia, orduan ez zan fotokopixarik–. Etara netsan lente aproximaziñuakin fotografixa bat. Eta: “Ze kasualidade eta ze kasualidade!”, [pentsau eban abadiak]. [Nik esan hau esan netsan]: “Ba hau [...] beste herri baten, beste aldeko muturrian aztertu eta ixa fetxa berian elixako liburuetan eta topau neban beste baten be. Orduan esan nahi dau hamen ibilli danak hori ordenau dau[bela]”. Baiña gero, kasualidadez, beherengo herrixan, gitxien uste gendun zerian, batek esan [eskun]: “¡Sí, mi padre, cuando venían los leñadores de la sierra de Areta, hablaba en vascuence con ellos!”. “¿Cómo?”. Eta nik… Lehelengo neu be txokauta: “Pero, ¿cuándo? ¿Su padre cuándo?”. Eta, bueno, mende honetan bizi, hil zan persona bat, baiña mende honen –ez dakit– 1920 inguruan edo. “Aiba!”. Apuntau, hartu izenak, apellidua, noiz hil zan eta datuak. Baiña herrixetan hasi nintzan hori egitten eta pilla bat topau nittuan . Abadia be harrittuta geldittu zan. Eta esaten eben : “Bah, sí, porque hablaba vascuence tal. Fulano con vengano hablaba. Ellos, los viejos”. Etara neban. Mende honetan, mende honen hasieran, eguan guk Erronkari ezagutu dogun moduan: azken euskaldunak 80 urte ingurukuak euskeraz egitten ebenak. Euren artian edo mendittik etortzen ziranekiñ, iparralderagotik etortzen jakuezenekiñ. Eta, bueno, bat hori izan zan. Gero hortik ikusten neban Bonapartek hori ez ebala ikutu. Eta Bonaparteri eranskin bat eginda detsat, zer tipologia, horkua zer dialekto zan. Lan bat, hain zuzen, Aingeru Iriagarairen omenaldiko liburuan, RIEVen, publikau neban nere bersiñua: noiz arte egin dan euskeria eta ze euskera zan hori, alto-navarro, alto-navarro occidental. Eta hori zan euskalkixetan, Bonaparte egon zanian, euskalkirik zabalena, hain zuzen Lizarragana, Elkanokuana. Hori zan horren bariante bat. Hori hor barruan sartzen zan. Hori, area hori. Zegaittik? Zaraitzuraiño hurreratzen zalako. Eta harek ez dau emoten horren barririk.
Baiña euskeraz egitten zan testimonixuak topau genduzen. Eta ez hori bakarrik: gero, personaje bat, bertan ballekua, bertan jaixo, umetan nunbaitt euskeraz zekixana, gero estudixuetan galdu, baiña kaputxino egin zan, eta exklaustraziñua dala-eta, Ameriketan edo, etorritta, eta karlisten gerratian, bigarrengo karlisten gerratian etorritta, hasi zan –zela da? Zela esaten da?– berrido restauraziñua egitten ordenana. Eta hasi zan Lapurdin. Eta orduan bera, hango semia –Esteban de Adoain, Adoaingua, Marcuello eukan apellidua baiña Adoain erabiltzen eban erlijioso moduan–, orduan Lapurdiñ hasi zan eta etorri zan Ameriketatik ilusiño horrekiñ. Eta ordeniari esan etsan: “Euskal herrixetan nik egingo dot, ze nik nere euskeria hobetuko dot oin, ze ni oindiok gogoratzen naiz nik umetan egitten neban euskeria”. Eta hori hasi zan juan zan mendian predikua [egitten]. Eta gero predikatzaille inportantia izan zan. Badittu biografia batzuk. Nik neuk hiru biografia dittut horrenak.
– Begira…
– Eta horren azterketa egin neban hortik biografietatik eta horrek zer egiñ eban eta zera. Eta baitta be –gero hor lanian ez neban publikau ze dana ezin neban zertu eta–, baiña eranskin moduan egin dittut beste lan batzuk horkuak eta bat da horrek egindako bokabularixo bat: ‘Vocabulario inédito del padre Esteban de Adoain’. Eginda daukat zerian, ‘Fontes Linguae Vasconum-en’ egin neban. Eta horrek egiñ eban, erabilli eban Larramendiren hiztegixa, baiña han falta ziranak edo berak ezagutzen zittuanak eskuz gehittu zittuan. Eta hori Iruñako kaputxinuetatik lortu neban eta hori gero, bokabularixo hori, publikau neban.
– Hori da lehendabiziko lana, ze beste lan bat ere badago, baina mendiarekin zerikusia duena. Eta…
– Bai, etnografia geixak beti dake mendixakin zerikusi haundixa.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia