Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko Klub Deportiboko Kultura atala sortu zuten

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Eibarko Klub Deportiboa eta Juan San Martin. Deportiboan hitzaldiak antolatzen zituzten. Fernando Zuloaga medikuak eta berak Kultura atala sortu zuten. Kulturarekin lotutako hitzaldiak ematen hasi ziren. Besteak beste, Barandiaran, Jesus Altuna eta Caro Baroja ekarri zituzten Eibarrera.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Eta gero, hain zuzen, lehen esan detsut nere lagun medikua, Fernando Zuloaga, medikua zan, nahiz eta beste milla gauzetarako afiziñuak euki. Eta oso liberala zan. Gizon liberala. Eta berakiñ oso ondo eruaten nintzan. Eta behin berak kontau estan atmosferia falta dan tokixan zer pasatzen dan eta zelan etortzen dan desidrataziñua be, ze fenometzuk zertzen diran. “Hitzaldi bat emon bihar dozu”. Ipiñi neban mendizalieri hitzaldi bat emoten Deportibuan. Exito ikaragarrixa. Esplikau eban ikaragarriz, medizina aldetik ikusitta. Gero, harek eta nik, bixon artian, formau gendun –ze Klub Deportibua mendizaliena zan eta– sekziño bat kulturakua. Eta hasi giñan hitzaldixak emoten, ez ebenak deportiakin zerikusirik, baiña kulturakuak. Eta kulturako hitzaldixak emoten hasi giñan, harek eta nik bultzatuta. Baitta pintturako erakusketak be. Hara nik eruan dittut sasoi haretan –pentsau egizu, gero mundu guztiak zertzen eban– Don Jose Migel hitzaldixa emotera eruanda nago.
– Eibarrera?
– Bai, bai. Jesus Altuna be bai. Gaztetxua zan orduan. Jesus Altuna be bai, bere paleontologiako hitzaldixa emoten eta prehistorixiakiñ. Eta baitta Caro Baroja be. Caro Baroja nik Eibarrera eruan dot hara hitzaldixa emotera. Aprobretxau… Eta beste asko. Aprobetxau dittut: haraiñok eruan hitzaldixa emotera eta, gaiñera, zer pentsatzen dozu ordaintzen gentsela? Taxixan etortzen baziran, taxixa. Biajiak ordaintzen gentsezen. Eta gero: “Zer nahi dozu?”. Gehixenak orduan ohitzen zan moduan, pozik; berakiñ atenziñua, konsideraziñua, hori eukitziakin pozik. Eta: “Ez da ezer be”. Eta egitten gendun: “Bueno, ba derrigor hartu bihar dozu zegozer”. Eta gogorra begittantzen jakun. Batzuk ez: ipintzen eben “hainbeste”. Ordaintzen gentsen, baiña huskerixa bat izaten zan eskatzen ebena be: biajia eta bere kalkulo bat, denporiagattik edo zegozerregaittik emoten gentsan. Baiña modikuak izaten ziran. Eta kobratzen ez eskueneri ordaintzen gentsen biajia –eta batzuk, hurrekuak baziran, hori be ez eben hartzen– eta orduan geunkan urriñekuandako gasto bat. Gero esan neban: “Hamen zegozer asmau bihar da”. Eta asmatu neban erregalo bat: Eibarko zer egingo zenskixo erregalua?
– Damaskinaduren bat edo?
– Damaskinauaren eskolia eguan eta eskolan egitten zittuen ikaste alde[ra] gauzak eta merke saltzen zittuen. Hauxe (damaskinatuan egindako tinbre bat hartzen du eskuan, elkarrizketatzaileari erakusteko). Tortugia, tinbriakin. Buztana eta buruakin tinbria joten. Ikusten dozu? Klub Deportiboko eskudua be bai. Eskatzen gentsan: “Bueno, ba egin deixela Klub Deportiboko eskuduakin, bestela eurak ohittu daben dibujua. Eta etortzen zanari hau emoten gentsan. Zuk bazenki ze pozik juaten ziran! Ze hónek, eskolan egindakuak ziranez, merke ziran. Guri kostatzen jakun sasoi haretan –1950 erdittik 1960 erdi pasaura edo– bostehun pezeta. Laurehun. Eta bostehuneraiño igo eben. Bostehun pezeta. Baiña komerziuan juaten bazara egittera, ez daukazu. Eta egittekotan hau, daukan denporiagaittik, ikasliak egindakua da, baiña honek millak pezeta balixo dittu. Orduan honekin pozago juaten ziran beste edozer baiño. Eta honekin kunplitzen genduzen gure hitzaldixak. Eta gero ni Caro Barojakin lagun. Hamen be nik bisitau egiñ izan dot. Hamen beti udan hamen egoten zan. Igez bisittau nebanian… Bueno, aurreko urtian, hil baiño aurreko urtian, ikusten neban burua juanda eta eukana, eta pena haundixa emon estan. Ze maixu ona izan da.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia