Eibar (Gipuzkoa)

Espeleologiaren inguruko hainbat kontu

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Espeleologia. Aranzadi zientzia elkartea. Gauza berriak aurkitzeko aukera ematen du espeleologiak, baina Juan San Martinek aire librea nahiago du; oso zaletasun gogorra da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Bueno, mendia, mendia, baiña mendiak zuloak ere baditu eta espeleologia ere egin duzu.
– Bueno. Bai, nik… Eskalada gustatu zait asko. Hori lehen esan dotenagaitik: noberan indarrak eta noberan pruebak egiteko oso interesantea. Baiña gertatu zitzaidan Aranzadi elkartia zientzietakua sortu zanian –mendizaliak egin zuten hura–, eta hango mendizale zirenak, ba, behin eskatu zidaten, holako... mendizale hoiek eskatu zidaten, ba, ia lagunduko nien edo, soketako teknikak ezagutzen nituanez, nahiko leukiela esploraziño bat egin Gesaltzan.
– 1956 ez zan?
– A, ez dakit.
– Oker ez banago.
– Ez, lehenago, lehenago.
– Lehenago zan?
– Berrogeta bat edo bi. E... hamar. Berrogeta hamaika... Bueno, dana dala, harek hasi zituan, baiña gero lezak agortu ziranian, 25 edo 30ekua, zuluak, ausartu ez. Eta esan nien: “Bueno, nik ez daukat horra jeitsi eziñik”. Eta eskalak jarriko dituela eta zerak. Orduan hoiekin, hoiek eskatuta, hasi nituan eta egin diat espeleologia. Baiña espeleologiak peligro gehiago dik. Eta gero illuntasuna eta humedadia eta gogorra dek. Gogorra. Ez dek… Baditu bere alde onak. Hau da: iñor ibili ez dan lekuetan ze deskubriduko ote duan. Eta gertatu zaiguk, ba, hartz buruak eta gauza asko. Eta parajiak, jo eta ikaragarrizko…
– Marabillak.
– … marabillak. Baiña nik, hala ere, aire libria nahiago.
– Gesaltzan...
– Hortik hasi eta gero egin dizkiat asko.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia