Gerra aurreko giro politiko-intelektuala Eibarren
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Giro politikoa Batzokian eta "Casa del Pueblo"an gerra aurreko urteetan. Liburutegiak; tertuliak. Juan San Martinek gerraosteko tertuliak ezagutu zituen. Santi Arizmendiarrieta eibartar jatorra; esperantoko irakasle eta, era berean, Jose Mari Arizmendiarrietaren lehengusua. Fernando Zuloaga mediku eta intelektuala.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:28
- Erref: AB-083/009
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
–Toribio Etxebarria zer esanik ere ez. Toribio Etxebarriak intelektual bezala asko irakurtzen zuan eta, bueno. Gero nik ikusten nuana da, esate baterako, nere aita ez zegoen iñungo partidotan afiliaturik; baiña bai sindikatuan, UGTn. Eta aitaren aldekuak, denak botuetara-eta sozialistetara joten zuten. Amaren aldetik nituan parientiak batzuk baziran karlistak ere, baiña abertzaletara pasatzen ziren. Eta Batzokian iñoiz egoten nintzen, ba, bueno, lehengusu batekin edo osabaren batekin Batzokira. Ba "Casa del Pueblo"ra bezala. Eta "Casa del Pueblo"ra.... Eta nik obserbatzen dudana –eta gero hori ikusten dut– biblioteka bietan zeuden, oso inportantea da, jentia egoten zen, ba, holako mahaietan eseri eta irakurtzen, zeozer hartuaz, ba, irakurtzen. Eta jentiak irakurri egiten zuan. Orain ez.
– Hori, uste dut, dela ezaugarri oso inportantea.
– Eta tertuliak. Nik gero ezagutu ditut… tertulien ondorena bizi izan naiz. Bi toki zeuden Eibarren tertuliak egiten ziranak gerra onduan eta ni haietara... batera ixa astero juaten nintzen. Eta, gaiñera, nere senidia zen bat, hain zuzen, Arizmendiarrieta: kooperatibak sortu zituana Mondragoen, haren lehengusua. Haren lehengusu bat nere pariente egiten zan beran emaztian aldetik. Harekin. Eta bera zan irakasle esperantokoa.
– Hara!
– Esperanto. Hartu-emona zeukan toki askotakuekin. Santi Arizmendi, esaten genion guk. Santi horrek, ba, zera… Eta oso gizon kuriosua: irakurtzen zuana zen, kultura zeukana, eta hortik kezkatuta. Gero hain umilde bizi zen, ba askok badakit nik ez ziotena… pentsatzen dute… Eibarren sartu zan giro bat gerra ondoren, dirua egiteko ez bazen gauza –ueno, lehen be zerbait egongo zen, baiña gizon balio ez duana balitz bezala. Eta nik ez neukan kriterio hori. Santi holako gizon umilla zen. Eta haregandik asko ikasi gendun. Harekin eta haren lagunak: inguruan pare bat beti etortzen ziren eta gu, gaztiaguak, batzen giñen edo irakurtzera zaletasuna geunkagunok, pinturara, eta musikara, eta danetarik. Danetik. Guk eukitzen genduzen elkarrizketak era guztietakuak. Era guztietako zerak. Eta hori izaten zen… Eta hori beti zertzen zidan honek, Santik, Arizmendik, eske beran ideala zen, ba: “Ez, guk euskera bihar dugu hemen”. Hau zen bat esaten zuana: “Euskeraz. Eta esperantuakin beste guztiekin harremana izango dugu”. Eta hau ez zeguan beste sozialistekin be hain zera. Oin, erdera be berak maite zuan eta ondo, gaiñera, zekien. Eta asko. Esate baterako, Quijotia ezagutzen zuan buruz punta batetik bestera. Eta oso gauza kuriosua. Gero, intelektual bezala nik beste bat ezagutu nuan eta, hori bai, beti estimatu dut bere kontseilua eta berari entzutia eta berak emandako bidiak eta autoriak ezagutu eta irakurtzia. Hau zan medikua, Ignacio Zuloaga pintoriaren iloba bat, Fernando Zuloaga. Eta hau oso kuriosua zen, ze bere zaletasuna zen astronomia. Bazeukan etxian teleskopio bat izarrak ikusteko eta beran zerak zertzeko. Hortik aparte, bere aita minetako ingiñero zenez, alde horretatik bazekin geologia gauzak ere; eta, bestetik, baita ere, bazekin arte kontuan. Eta zan gizon bat oso…
– Entziklopedikoa.
– Enziklopedikua. Bai, bai. Gaiñera berak doktoradutza zerian egin zuan, Filburgon, Alemanian. Han doktoradutza egiña zen. Eta, beraz, alemanan hartuera… Bueno, ni honi esker hasi nintzen Kant eta irakurtzen. “Ilustraziñoko alemanak irakurri itzazu”, esaten zidan. Eta, bueno, Austral-eko liburuak ez ziran hain garestiak eta bilatu eta irakurri.
– Haiekin.
– Eta han Kant-ek esaten du… Galaxieri buruzko teoriak ematen dituanian, iñork ez zion konprenditzen. Eta gaur, bai. “Gaur be, zuk, baiña besteok zer dakigu galaxiena?”. Oiñ oso korriente jarri da estratosferara eta juatiarekin. Eta garai haretan esaten zan: “Gizona iritsiko da ilargira”. Eta nik esaten nion: “Zelan? Ba Alexix Carrelek ‘La incógnita del hombre-n’ esaten du ezetz. Ze grabedadia galtzen dan momentutik gizona ezin dala bizi, buruz behera egotia bezala dala”. Eta esaten zidan: “Ba! Harek hori esan arren…”. Eta medikua zan hori ere, mediku frantses bat da. Berak esaten zidan: “Ez, ez, ez. Gizonak lortuko du teknikan bidez "vacío" bat eta "vacío" horren barruan ez dago buruz behera egoterik”. Pentsaizu zer: astronautak eta sortu baiño lehen! Hori esaten zidan neri honek, Fernando Zuloagak.
– Eta Julio Verne irakurri gabe.
– Julio Verne nik umetan irakurri nuan.
– Horregatik diot, horregatik diot.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!