Osaba gudaria preso
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: DUR-032/028
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Beste pregunta bat ein biher dotsuet. Zuek, zuen zure ama eta zure aitte, neba-arrebak die, baiña beste anai edo neba bat euki abien?
- Isabel: Pedro.
- Ta Pedrok ze ein aban?
- Isabel: Ba Pedro prisioneru hartu abien ta Batallon de Trabajadoretan.
- Nun egon zan.
- Isabel: Esango dotsut nik Burgosen eon zan.
- Lehenatik gerratik hasiko gara.
- Isabel: Bai, baiña ez dakit nun eon zan. Hori, ez dakit soldau.
- Baiña bera gudaridxe izen zan, ezta?
- Isabel: Klaro. Ta San Pedro de Cardañesera-ta jo, ta nun ete dauen.
- Preso hartute gero?
- Isabel: Klaro, Batallon de Trabajadores…
- Feli: Gure amamak zemat negar eitten aben. Iñok be leiduten ez genkidxen. Gu be txikidxek; erderaz, ez eta zemat negar gure amamak! Kartak leiduten iñok bez; tiok, eskribituten abienien.
- Isabel: San Pedro de Cardiñas, Burgosen eon zan gure aiñe /guraiñe/ denporan. Ta ez daitz nun be bai. Bere amagaz bizi zan, ze gero ezkondu zan, nehiko nausi ya.
- Feli: Bai, zahar eindde. Bai, mutil zahar eindde ezkondu zan.
- Isabel: Tio Pedro.
- Feli: Nik ezeutute deket beretzako arrioa preparetan han. Zera zan, arotza.
- Isabel: Gerrie baiño ariñau hasi zunan.
- Feli: Kortan. Beretzako kuartue eitten-ta. Zelako kantak-eta ein gendun; plantaute, harexen kantak kantetan. Oin be bai kanteuko nekez. Kantaridxe zan tio ta ni beti onduen, ni be kantaridxe. Kortan eitten ebazan beren...
- Eta San Pedro de Cardeñan eon zan preso, orduen?
- Isabel: Bai. Eta beste leku baten be bai.
- Eta dirue-ta nok bialtzen otson?
- Isabel: Amamak. Nire amak, bakizu zelan jueten zan. Bere amagana jueten zan ta tio Pedrori bialtzen otson amak korreotik-ta holan.
- Zenbat denpora eon zan zuen tio ez dakizue, ezta kartzelan?
- Isabel: Ba iguel hiru urtien-edo gehidxauen eon zan.
-Feli: Luzero, luzero.
- Isabel: Luzero eon zan.
- Ta ze esaten aban gero, bueltatu zanien ze esaten aban?
- Isabel: Bai. “Con el” billurre “que tenía” bazpa barriro eroaten badabez, ezebez. Isillik.
- Feli: Ona zan gidxajue, ketotxue pixkat. Zure amak eta nire aittek, guk Iñazio espabilletan geñuan Mari eta bidxon artien. Baia gero berak berak harrapaten oskunien, ai madre! Zertzuk eitten genduzen! Puf!
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!