Hodiak karramarroz beteta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-077 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: DUR-028/077
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Fauna » Natura » Itsas fauna » Beste batzuk , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Ta hor anekdota bat euen, Jose Jose entzutie ez dakit dekozun, Biritxinaga? Orduen kangrejuek, kangrejo asko euen hor ta San Antoniñuetan kotizeu eitten zien. Bakizu San Antonino zanien, “el trece y el catorce”, San Antonio Txiki, orduen zanien. Por ejemplo, hor Txomiñen parrie zan, harek mahaidxek ez zeñuzen ezetuko zuk, ez. Baina hor zerbezie zan, jo! Denbora ona zanien, egun bi egoten zien halakuek ta horrek Txomiñek, Goikoleak, jolin! Pozik egoten zan, ba orduen “jarra de cerveza”, baserittarrak, ta horidxe. Ta kangrejuentzako Bikandidxek eta erosten eutsen, ta…
- Atzekaldien be euken han ipinitte…
- Han etxien bai! Etxien be bai aska bat, handidxe. Ta horrek, Jose Josek, Biritxinagak, ba eukitten aban. Ta hor deposittuen euken ate bat burdiñezkue, baia kandaue apurtute, ta oillotokidxe euken gure tiok-eta, han egun gehidxenetan pasetan giñien. Ta horrek sartu aban zaku baten kangrejuek, zaku baten, ta sartu aban han eukitteko hilebete arinau edo hamabosta, ta ez dutse apurtu zakue! Ta zebolletie eukitten dau, horrek urok, ez deitten zikiñe juen edo gitxiau, baina apurtute euken ta kangreju guztidxek tuberidxetatik, ta Abaiño ur barik! Ta gero juzgeutik eta, ba gero multie euki aben. Horreri Bikandidxeri bakizu zer, Periko Txiki entzutie ez dekozu? Periko Txiki, hor Arandidxakue, baia Madalenan bizi zan. Ta hori be kangrejerue zan, ta holako jittanue zan, ta horrek /saltzutsen/ saltzen utsen Bikandiri horra askara kangrejuek ta gero errekatik sartzen jakon, ta ostu eitten otsen.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!