Durango (Bizkaia)

Milizianoak ostutako urdaia eta gitarra

Milizianoak ostutako urdaia eta gitarra Baserri asko errekisatu zituzten, baina beraiek zortea izan zuten. Gazteluko familia bat beraien baserrian egon zen. Bere lehengusua Artekaleko etxean zegoela, ohe azpian ezkutatu zen miliziano bat agertu zenean. Milizianoak urdai zatiak eta aitaren gitarra bat ostu zien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserri asko errekisatu zituzten, baina beraiek zortea izan zuten. Gazteluko familia bat beraien baserrian egon zen. Bere lehengusua Artekaleko etxean zegoela, ohe azpian ezkutatu zen miliziano bat agertu zenean. Milizianoak urdai zatiak eta aitaren gitarra bat ostu zien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baia gero gerrie hasi zanien, harek “evacuar” eitten zittuen baserri etxiek. Guk Garaidxen suertie euki giñun, ez giñuen iñor be ikutu. Gazteluko batzuk etorri zien hara baserrire, behidxekin ta danakin, jun barik beheruntz, Karrantzaruntz-ta asko jun zien, refujiau. Orduen etorri /bizaban/ biher izen aban etxera, Artekalera ta han, euela “eso”, miliziano bat etxe aurrien, koño! Ta atie zarratute euen, pistoliaz ti-ta jo abezen, atie zabaldu aban, ta pisure idxo aban. Ta pisuen, ohe azpidxen euen lehengosue, ta urdi zati batzuk be beukezan, txarridxe hildde, horrek Zubia, arrebie Zubia…
- Arregi, Katienak?
- Katienak, Luis Arregi ta Zubia, andrie, horrek Zubia Saltukuen aitte zan ta atxikoriakue be bai, jente dirudunek zien. Ta hori karlistie zan, horrek karlistak zien, baia hori Arregi nazionalistie. Ta gero hori, Gloria Zubia, nazionalista hutse izen zan gero.
- Zelako nahastie.
- Ta urdidxe euken, ta gosie euken ta, koño! Hau urdidxe kendu ein /bitset/ biher dotset, gero han lehenengo pisuen ibilitte hartu eban urdi zatidxe ta eskillaran itxi aban, ta goiko pisure idxo aban. Ta gure aittek gittarra bat euken ta gittarrie be eru aben, ta tentau eban hori urdidxek, jode, kentzen botset konturatuko da, “Hamen lagunen bat dau!”, ta barriro itxi abala, ta bera euen ohien, ibili zan orduen libreridxa profesor mercantil zan mutille, hogeta bat urte, profugo be bazan, ha soldau be egon /biaban/ biher aban. Klaro, harek delitto gehidxau auken, ta libreridxa etxeko mutil listue zan ha, gero be izen da. Baia han ibilli zan, hanketan ta bajatu zan, jun zan gittarria ta urdidxaz, ta eurrera!
- Librau zan.
- Bai, ta hori bonbardio hori, kañonazue on zanien be bera liburu baten eske jun zalako kuarture, eso, ta bidxen bittartien beraiño be metrallia allegau zan. Bai, suertie ba.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia