Zelakoa zen udaletxe ingurua?
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: DUR-028/026
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
- Ba suertia euki ziñuen, ze Artekalien makiña bat etxe jausi zan, ezta?
- Artekalien ez.
- Ez, e?
- Goidxenkalien.
- Goidxenkalien gehidxau?
- Bai. Artekalien ez dot, han ez dot uste bapez. Oin por ejemplo Udaletxeko plazie, hor etxiek euezan, hor “Imprenta de Soloaga”, etxiek. Hori bota ein dabe ta ostie be bai, han be etxiek euezan. Lehen Udaletxie erdidxe zan, Artekalera emoten abana, Kartzelape esaten eutsen. “María de la O, Nuestra Señora de la Esperanza, María de la O, el dieciocho de diciembre” da.
- Nuestra Señora de la Esperanza.
- María de la O esaten eutse. Hor ba kalie hortxe euen, ta hor bizilekue euken aguazilek, Agapito. Han lehenengo pisuen, ba ofiziñak etxiek zien, ezebez zan. Arku bat edo bi eukezan haruntz, baia gero hori barriztau eindde dana, e! Oin dana hartu dabe. Gero juzgeue be egon zan, ta oin aiuntamientuek deko ofiziñak eta hor, hori gero etxe ederra be bota eutsien bati, ta sentidu aban. Pelotaridxe zan palakue, hiru pisuko etxe bat bota eutsien han aiuntamientuek.
- Ah, bai? Ezkiñan? Oin plazie dauena?
- Beherau. Oin Filipiton etxie-edo, ha etxe edar bat badau oin?
- Filipitona zein da? Larrinaga hori daukena, hori?
- Ez, hori Uribek bauko ba inmobiliaria? Haidxe etxie da hori Filipitona. Horraiño zan hori etxioi, ta hor Filipiton etxie euen merkatu bat, “el mercado de”, planta batekue, ba peskaderidxa, karnazeridxak eta euezan hor. Ta gero hori kendu aben aiuntamentuek ta horrek Felipitok erosiko aban ta etxie ein aban han, hor arluen Hori Filipiton etxie be ederra, esan gurot, handidxe da.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!