Durango (Bizkaia)

Montequemado

Montequemado Durangoko bonbardaketa Garaitik ikusi zuen. Jende asko Montequemadon egon zen. Montequemado zergatik deitzen diote kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Durangoko bonbardaketa Garaitik ikusi zuen. Jende asko Montequemadon egon zen. Montequemado zergatik deitzen diote kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor bonbardeoa izen zanien Durengon zu non egon ziñen? Gogoratzen zara?
- Ni Garaidxen.
- A, ya joanda!
- Bai, Garaidxen nik bonbardeue ikusten naben.
- Ta zer entzun ziñun-edo? Zer ikusi-edo?
- Ba Garaidxetik ikusten naben plazatik etorritte, mobidu eitten giñen ta bonbardeuek ikusi nabezan bonbak zelan jeusten zien. Bai, bonbak goitik, ta hango mendidxe euen, baina ikusten zien. Durango ez da ikusten Garaittik plazatik, herriko plaza, baia bonbak bai.
- San Juanetik ikusten da.
- San Juanetik bai, ta Duindditik eta hortik be bai, bai, baia San Juan, hor barrankutik hurrau, ta Idxorretatik ta Montecalvotik, baina hor jentie billur zan hor kanpetan Montekemaue…Montekemaue bakizue zeri esaten otsien? Nun dauen? Zeaittik zan horri? Jakingozu zuk.
- Ez, baia kontau ba!
- Ah, bueno! Hametik Durungotik trena juten zan, “La Grua” esaten eutsiena, Etxezarragan etxien ostetik, handik Mikeldiko kaletik ta Ferreteran, hor ferreterie euena, hor zubiek euezan burdinazkuek, holakodxiek. Hortik juten zien horra Idxorretara, ta Idxorretatik zuzen, oin “Carretera Nueva” /esatutsegu/ esaten dotsegu guk, hortik Matidxenera. Ta Matidxenetik, Garaittik, Saloberetik oin bauen handik Estarripetik ez zeuen biderik, Saloberetik hor Diputaziñuek baeuko ba…bueno, Diputaziñuek bakizu Matidxenen, han aldatzien zelan deken etxe handi bat? Bota dabiela oin-edo, hor kamiñeruek bizi zien. Hiru bizitza euezan hor, oin be hor egongo die, baia oin ez da. Ta hor aurretik Garaittik etorten zan Saloberetik hartu kurbie ta hortik aurretik, ta erripie euen. Ta etorten zan Amezua, tabernie, hor herratokidxe euen, Sebastian zan aitte ta Alejandro. Gero, hori gero kamino barridxe ein zabienenik Idxorretatik horra, lehen hortik tuneletik pasetan zan ta kamiñue ganetik tunela. Ta hori kamiñue, “la Carretera Nueva”, eitten zanien orduen ein zan trenbidie zan lekutik, ingurutik. Hori gerrie, gerra aurretik eitten hasi zien, gu gaztetan ba Garaidxen oten giñienien ta ba gerra denporan ta hor lehen kamiñoak eta eitten zien bagonetakin. Bagonetak entzunde eukozuez, ez? miñetakuek moduen. Miñetan be bai, o sea, raillek ta bultze eitten zan, edo asto, manduekin edo dalakuek aldatza bauen eruteko, ba indder gehidxau dekielako edo dana dalakue. Ta hortxe ein zan “la Carretera Nueva”. Ta hori, trena euenien, txokolaterak “de vapor”, ta iketzaz eitten zienak txispak botaten ebazan. Ta agostuen edo hori beti siketu eitten da, ez dakit konturetzen zaien, ta hortik euen ba erre eitten zien sarri, ba suek hartzen eban.
- Eta horregatik Montequemado.
- Montequemado, esakerie hortxe dau.
- Baina hor Etxebarrian terrenuek euezen.
- Bai, Etxebarrianak eta…
- Eta horrek eskrituretan Beresigane.
- Beresidxek eukiezan hor.
- Beresidxek eukiezan, bai.
- Nire aittegiñarreba Andikoakue zan ta horra etorten ei zien jornaleroak, ta zenbat pagetan eutsien esaten abien. Beresidxe ba egurre, hori da egur, arbola botateko, gero landa, ta oin garbi dauen moduen. Garaidxen por ejemplo, Askako esaten utsiena, han be txarie euen. Beresidxe txarie, hori zikiñe, o sea, han arbola, baia ez dabiena balidxo, egurretarako bakarrik. Ta hori garbittu ein abien, Etxebarriak.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia