Retagrande eta Arripozueta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: DUR-028/015
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak
Transkripzioa
- Madalenako jentie euen hor uger eitten zien, esto, zelan zan? Retangrande, Retangrande. Arripuzeta zan goiko presie, ta horrek hori zubidxoi gerraostien ein aban Etxenagusiak, hori ez, beste bat, ta urek bota aban.
- Ta jentea han ibiltzen zan ugerrian?
- Ez, zubidxe riada bat, uridxola batek eruen ein aban.
- A, bale!
- Uridxolak bota, edo ta barridxe, hori barridxe da.
- Hori zer zan, txarto eindde-edo?
- Txarto eindde, bai. Bai, gerraostien. Gerraosteko geuzie, orduen ez zeuen exijentzidxik be, ta ez zeuen materidxalik be esatekoik, zementorik ez euen, ta ba halantxe.
- Hori ein aben berak?
- Berak ez dakitt berak ein aban, Etxenagusia entzunde eukozu, txaleta be hor deko.
- Izengo da, Karmelon familiakoa edo izengo da, ezta? Diñot, ez dakit.
- Bai, osabie, osabie. Hamen Etxenagusia Durungokuek altu bat, hil zan bera, horren aitte. Hori Eibarren hasi zan etxiek-eta eitten, Eibarren euen, horrek Idxorretakuek die, bai, hori Karmelon hor ingurukuek.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!