Amonak itotzeari zion beldurra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-028-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez zuen ikasi igerian egiten. Amona oso beldurtia zen, eta beraiei ez zien uzten uretan ibiltzen, ito egingo ziren beldurragatik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko azaroaren 11a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: LEZ-028/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak
Transkripzioa
-Ta zuk igeri ikasi zenun?
-Ez.
-Baiño baiñatu bai. Uretan sartu?
-Bai, uretan sartuta ibilli bai, biñon gure amona oso [bildurgatiya] zen. Eta konturatzen zenian hemen ingurutik falta giñala ta, ba hor izango [...] putzuan, han juaten zen. Ta benga.
-Atearazi…
-Aterarazten. Ta ez genuen ikasi igerin. Eta orduan, neskak, gutxik ikasiko zuten igeri. Hainbeste gauz zien pekatu… Ta mutillak, berriz, ba denak hor aitzen zien igerin.
-Baño amona ez zen juten pekatua zelako…
-Ez, ez, ez! Gu ittoko giñan bildurrakin [gehiyo]. Amonantzat, amonantzako pekatuak beste gauz batzuek zien.
-Ya, ya…
-Eta, ez, ittoko giñan bildurrakin. U! Euntalako bildurra izaten zuen.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!