Durango (Bizkaia)

Errotak zarratuta irin falta

Errotak zarratuta irin falta Karlisketak errotak zabalik izan zituzten. Imazekoa, Atxurlariarena eta Maumakoa (Ibarruri-Muxika) egon ziren. Olma lantegian arto-irina egiteko makinak egiten zituzten. Enpresetan txuskoa, ogi beltza ematen zien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karlisketak errotak zabalik izan zituzten. Imazekoa, Atxurlariarena eta Maumakoa (Ibarruri-Muxika) egon ziren. Olma lantegian arto-irina egiteko makinak egiten zituzten. Enpresetan txuskoa, ogi beltza ematen zien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen errotak zarratute egon zien?
- Karo! Kontauek. Karlistak euki abien errotak zabalik bakarrik. Bai.
- Ta hamen ze errota izen zan zarratute egon zana? Hamen parajien-edo?
- Ba hamen euen: zera, Atxurlaidxana ta Mauman. Hiru errota jarri ta baserrittar guztiek haraxe eruen biher, gehidxau ez euen-ta. Gero akordetan naz, Olmanien makiña batzuk ein abiezan urune eitteko, artuaz urune. Bastuaue zan ta hantxe gau guztietan hantxe. Ogi baltza euen orduen. Ezetu dozu ogi-baltzik? Ta erraziñue etorri zan txusko bat. Honakoxe txusko bat akordeten nok. Txusko bat ta enpresetan emoten abiezan eberdidxen, txusko bat bakotxari. Ta etxera erueteko, kauen. Txuskue begidxekin jateko moduen, ta etxera txuskuori. Baltza. Ai zuek ez dakizue…
- Gari barik, beste gauza bat izengo zan?
- Zahaidxe. Bestelan hamen, dana zan garidxe. Baserri guztidxetan, garidxe.
- Garidxe ta artoa be bai, ezta?
- Artue, artue. Domeketan be, biherrik ein ezin.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia