Durango (Bizkaia)

"Reparaciones Yurre" tailerra zabaldu zuten

"Reparaciones Yurre" tailerra zabaldu zuten Olman lantegian egon ostean, Maspen hasi zen mekaniko bezala lanean. Handik irten eta Igorren zabaldu zuten beraien tailerra, "Reparaciones Yurre", 49 urtez egon zen bertan. Lan asko zuten, baina beti egoten ziren kobratu ezinik. Sasoi hartako kamioiak eta egiten zuten lana azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Olman lantegian egon ostean, Maspen hasi zen mekaniko bezala lanean. Handik irten eta Igorren zabaldu zuten beraien tailerra, "Reparaciones Yurre", 49 urtez egon zen bertan. Lan asko zuten, baina beti egoten ziren kobratu ezinik. Sasoi hartako kamioiak eta egiten zuten lana azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, mekaniko sartu nitten. Surtidoran onduen euen…
- Maspen?
- Maspen. Ta hantxe sartu nitten-ta.
- Raulenien?
- Raulenien, ez.
- Raul, Mikeldidxen euen.
- Mikeldidxen, Raul. Hor surtidore onduen. Ta hortxe ein nabezan beratzi urte, pentseten dot ein nabezela. Bai, beratzi urte.
- Ta zer zan kamioiek, kotxiek edo…?
- Kamioiek. Kotxie ez zan. Dana kamioi zaharrak, kamioi zaharrak. Ta gero hiruk urten giñun hortik enpresatik ta erei giñun enpresa bat, Igorren. Ta egin nabezan berrogeta beratzi urte.
- Ta orduen zuek egin zenduen enpresie?
- Bai.
- Igorren?
- Igorren. Igorre zan herri…”na!” Gaur dok kapitala Igorre. Yurre da gaur, kapital de Arratia, Igorre.
- Han sasoien ez ala?
-Han sasoien? Lau etxe. Ta guk tallerra ipiñi giñuenien, jo “un éxito bárbaro”. Joder, biherra euken, baia beti kobratu eziñik. Orduen be krisidxe. Bai, berrogeta zortzi-berrogeta beratzi urte ein nabezan, han.
- Ze enpresa izen zan ba?
- Mekanikue. Kamioi. “Reparaciones Iurre”.
- Basuan ibiltten zien hoiek, GMCiek?
- GMCie, bai.
- Horrek… Esplikau eiozu honi...
- GMCie. Gero etorri zan Barreirosa. Barreirosa gallegue zuan. Barreirosak hundidu ein aben GMCie. GMCie zan beti aberidxaute, beri aberidxaute ta Barreirosak hundidu ein aben. Ta Barreirosa hundidu aben Mercedesak. Mercedesa, izen da hamen “el capitán”.
- Ta GMCiek ez zien ejerzittukoak?
- Ejerzittukuak, klaro!
- Gerrakuak. Bigarren Munduko gerrakuak?
- “Exacto”. Madrilletik ekarten giñun guk GMCiek. Baia ez zien harek biharrerako. Ba orduko gerran ibiliko zien ba erdi hutsik. Baia hemen piñue-ta bajatzen ta beti aberidxeute. Ta gero etorri zan Barreirosa. Barreirosak hundidu ein aben zera. Ta Barreirosa hundidu aben Mercedesak.
- Eta piezak-eta bauezen kanbidxuek?
- Ba, bai. Frantzidxatik ekarten zien. Frantzidxe zan kunie “del Mercedes; digo del GMC”. Handik ekarten zan dana: kupuek, kajak ta reduktorak eta handik ekarten zien, Frantzidxatik estraperluen, estraperluen. Hamen Zorrontzan, Zorrontzan euen bat, ekarten aben harek ta handik ekarten giñun, guk. Zorrontzatik.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia