Abadiñoko Jerbas
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-004-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jerbas Abadiñoko semea zen, eskalea-edo zen; alanbre batzuk izaten zituen eta atzazalekin haiek jotzen ibiltzen zen. Berarengana hurbildutakoan, "Aittu ein bikodu berbaz" (ulertu beharko gara berbaz) esaten zuen. Hil ondoren, bere oroitzapenez, Abadiñon bere irudia zuten globoak botatzen zituzten; irudia zeukan globoa aurkitzen zuen pertsonak bazkari bat irabazten zuen.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 05a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: DUR-004/036
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
- Ta Jerbas, nor zan Jerbas ba?
- Mañeri, Abadiñoko semie. Gizajue, ez euken nundik dirue... eskie moduen ibiltten zan. Ta euken holako ol zati bataz hiru-lau alanbre ipinitte ta atzazkal senduek eukitten bazen ta hareaz trin-trin-tron-tron- trin-trin-tron joten eban ta kalerik kale ibiltten zan ta haregana juten baziñen ta: "Zer Jerbas?" ta "aittu ein bikodu berbaz" kontestau eitten ban berak. Abadiñoko kontuek danak jakitten ebazan hak, kaso askogaz berba eitten ban. Bai, hil zan. Ta gero haren zelebraziñuen, lehen be pentseten dot esan dotsutela, Abadiñoko herridxek globuek botaten eban Jerbasen figurie plastikuen eindde, ta haiziek nora erueten eban ta jun jausten zan, ha topetan ebanak eukitten ban pareja baten ekarteko Abadiñon kontuz Abadiñora egune pasetan bezkaridxe ta dana. Oin ez dakitz botako dabien, ezin neike esan hori. Lehen bai. Jerbas famosue zan.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!