Donostia (Gipuzkoa)

Txoriak harrapatzen, ekologista egin aurretik

Txoriak harrapatzen, ekologista egin aurretik Karabina batekin ibili zen txoriak harrapatzen, eta gero Oiartzunera joan zen batean tortoiloen pasea zenean. 14-15 urterekin konturatu zen nahiago zituela bizirik. Ekologista egin zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-130-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karabina batekin ibili zen txoriak harrapatzen, eta gero Oiartzunera joan zen batean tortoiloen pasea zenean. 14-15 urterekin konturatu zen nahiago zituela bizirik. Ekologista egin zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txoriak harrapatzen ibiltzen ziñan bestela? Tiragomakin edo holako...
- Bueno, halako batian, tiragomakin gutxi. Karabina batekin ibilliko nintzan, ba, guk ez genuen karabinarik etxian, baiño besten batek utzia, eta atera nintzen ba ez dakit zenbat aldiz, ba hogei-hogeita hamar. Eta bai, garbitzen genituen txoriak, akabatzen genituen. Baiño gero, eta ni gogoratzen naiz gure aita oiartzuarra zan, eta umetan uda partean juten nintzala hara, Oiartzunea ta. Eta iraillean tortoilluen pasia izaten da. Oiartzunen ttorttola esaten dute, baiño hemen altzan tortoilluan. Eta gogoratzen naiz ba nola juten nintzan nere lehengusu batekin, oain dala gutxi hil zan, eta berarekin juten nintzan eta tortoilloak harrapatzen... Baiño bera, gauzak zer dian, halako batian hamalau-hamabost urte nituela, ba konturatu nintzen bizirik nahiago nituela txoriyak eta izadiya eta... Eta ekologista egin nintzen. Eta geroztik ba nahio det, oain ez litzaidake okurrituko, zea, txori bat garbitzia... Bueno, bueno, ezingo nuke. Ez txoririk, ez eulirik eta ez, ez, ez...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia