Arropa eta oinetakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-108-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: DON-108/016
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
-Eta orduan, e, erregalorik-ta iten zan komuniyua indakuan?
-Keba!
-Ez, ezta?
-Keba, ez zan ezer, ez erregaloik ta ez ezer.
-Eta soiñekua ta…
-Soiñekoa prestatutakua. Nik lehengusu batenakin in nun, lehengusuak bazulako. Ta erropa´de harek nahi ez zuna, Antiguoko lehengusu harek nahi ez zun erropa harek… nik ibiltzen nun. Harek nahi ez zuna netzat.
-Orduan, e, erropa ez zan dendetan erosten, ez? In…
-In, in, in, bai. Nei izeba horrek, Antiguoko izeba horrek asko iten zun.
-Eta tela-ta nun erosten zan?
-A, zean erosiko zan, Donostian erosiko zan, noski.
-Eta gero jostunak in…
-Bai, bai, bai. Jostunak, bai.
-Eta zuek, e, baserriyan hanka hutsik-ta ibili izan ziñaten garain batian?
-Ez, ez, ez. Nere anaya bat behin behiyak harrapatu zuen, ta holakoxe zea in ziyon. Zea, zea bat, jesus...
-Zauriya?
-Bai. Holako... ebaki bat moduan, bai. Borrokan hasi behiyak, eta ebakiya. (Maria Luisak galdera beste era batera ulertu duela dirudi: "hanka hautsirik" edo)
-Jesus.
-Ta besteik ez, gaiñontzian ez naiz goatzen hola.
-Zuek oiñetakuak-eta, ze erabiltzen zenuten?
-Abarkak, alpargatak... puskatzen giñunian txinguan-ta alpargatak ama erritan, ta segi aurrea! Hontan, muturran puskatzen bazian, geo aldeantziz jarri!
-Alderantziz?
-Argi! Klaro, hemengua hemen jarri, hemen zulua zulako.
-Orduan ondo aprobetxatzen zenuten…
-Ba honbre! Aber, aber… Soiñekuak´e…
-Zulua in ezkero josi ta...
-Hoixe! Ta astian behin gaiñea, erropak aldatu´de. Astian behin, bai, aldatuko giñun.
-Eta garbitu ere, gorputza-ta...
-Ba hoixe, zinka, noizian behin. Noizian behin, ta “ya está”.
-Orduan ez zan… usaiyari ez zitzaion holako inportantziarik emango…
-Ke ba! Ez zeon holakoik! Ez zeon, eske... txanpuik, ba al zan orduan gaiñez txanpuik ne garayian? Ke ba, ez zan, jaboiyakin! “Jabón Chimbo y Lagarto era”.
-Hori erropendako.
-Normala hoitxekin, hoikin garbituko giñan, noski. Txanpuik-ta ezer, lakaik-ta... ezer ez zeon. Koloniaik ez dakit bazen. Keba, ez naiz goatzen.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!