Donostia (Gipuzkoa)

Trenbidetik oinez joan zirenekoa, Hernanitik bueltan

Trenbidetik oinez joan zirenekoa, Hernanitik bueltan Hernanin ezagututako mutilak nongoak ziren: Astigarraga, Ergobia, Hernani... Goiz etxeratu beharra. Trena beteta etorri, eta oinez joan behar izan zuten behin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-102-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hernanin ezagututako mutilak nongoak ziren: Astigarraga, Ergobia, Hernani... Goiz etxeratu beharra. Trena beteta etorri, eta oinez joan behar izan zuten behin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hor, e, mutil asko ezautu zenituzten? Toki askotakuak?
-Kattalin: Toki askotakuak ez, nik uste... nik behintzat gehiyenak Astigarrakuak. Astigarra, Ergobia... Hernanikuak bertakuak´e bai, e.
-Miren: Bai.
-Kattalin: Baiño gehiyena Astiarrakuak, bai. Haikin askotan, asko ibiltzen giñan Astiarragako kuadrilla batekin.
-Eta, etxian-eta, esaten zizueten “kontuz ibili mutillekin” eta holakorik?
-Kattalin: Bueno, bueno. Beti atea behar gendun… Lenbizikua beatzitarditan genun trena, eta batzuk gelditzen zian… Ordun gaiñea deskansua izaten zan, eta total, ba dantza gutxi itten gendun, ez gendun denboraik izaten... Eta denak gelditzen zian eta guk beti tren hoi hartu behar gendun. Eta behin, goatzen naiz tren haik… epoka hortan, gaiñea, Tolosan ta /da/ Andoaiñen festa izaten dia asko, alde guzitan… eta klaro, ez zituzten /etzituzten/ ba ordun tren asko jartzen, eta Hernanin apeaderoan zai-zai eon, trenan zai, dena bete-bete-beteta, zintzilik etorri, eta ordun zeaik… ezin giñan, ezin giñan io. Oiñez! Trenbidetik, nik ez takit nundik noa, zeatik klaro, hamarretako etxian egon behar gendun. Bestela… hurrengo igandian igual ez giñan ateatzen. Eta bueno, bueno… eske ibillera batzuk, penagarrik, penagarrik ibili behar izan genun… Beti orduakin ta /da/ beti…

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia