Zorriak eta sarna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-100-066 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Añorga
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 12a
- Iraupena: 0:04:09
- Erref: DON-100/066
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Orrazkerak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
-Eta, illia-eta... pelukerira-ta orduan ez zan jungo...
-Bai, juten zan.
-Bai? Bai? Bazeon ohitura juteko pelukerira ala etxian...?
-Bai, baiño gero, baiño gero! Aurrena, aurrena zorriz betia! Ibiltzen giñan zorriz betiak, bai.
-Eta zorriyak kentzeko, ozpiña?
-Ozpiña ez, “petroleo” jartzen ziuten. Gabian jarri “petroleo”, jartzen ziuten trapu bat hola…
-“Petroleo”?
-Bai, “petroleo” jartzen ziuten. Hua usaiya ohiyian. Hua usaiya!
-Eta juten zian zorriyak, ala…?
-Dan-danak ez, eske geo juten ziñan eskola o eozein… ostea zorriz betia etortzen ziñan. Partsak, zorrik… eta sarna ere bai pasa nun nik, sarna´re! Osaba etorri zan gerratik, ta nola… hemetik […] esan dizut… ba ze miña! Etorri zan sarnakin, eta hoi gure amonak eukitzen zun hua etorri bihar zunian /bihartzunian/… soldauskatik etortzen zanian o o… eun bat pasatzea… eta jartzen zun, nola galipoten pote hoik?
-Bai.
-Ta sua jarri kalian, “o sea que” baratzan baztarrian, eta hua irakiten potasakin jartzen zun, eta han erropa kenduazi, han sartzen zitun erropak, eta garbituta jartze… baiño zorrik bizi-bizik ateatzen zian ostea.
-A bai, e? Baiña sarna hori ze da…?
-A, baiño sarna zan, bueno... juten, jun bihar izandu gendun... “Es verdad”, nik danak nahastutzen ditut /nahastutzeitut/. Ba beida: ateatzen zizaizkan hola anpoiyak, anpoiyak. Dana pusakin. Pusa. Zorniakin.
-Bai.
-Dana-dana-dana, beteta, eta...
-Miña, orduan.
-Miña? Miña?
-Hori kontajiatu iten zan, ala?
-Bai, bai, “contajioso” zan. Eta juten, jun behar ziñun eunero anbulatoiyoa.
-Kura itea?
-Kura itea. Eta iten ziguen danak, berrik ateatzen zianean danak moztu, danak moztu. Ta geo pentalo jartzen zizuen, dan hau zeatu, bendakin jarri ta denborak, e. Ta azkure bat ta min bat!
-Joe...
-Ta ordun´e soldauskatik ekarri zun osabak. Bai, bai.
-Osabak soldaduskatik?
-Bai.
-Eta illia moztu eta hori, etxian? Etxian, umetan eta? Illia moztu-ta goraizeekin etxian ingo zenuten...
-Bai, bai, bai. Hala ingo ziuten. Hala ingo ziuten, ni ez naiz goatzen.
-Eta gero ruluak eta holakuak-eta etxian jarriko zian baita ere... Edo plantxatu illia edo...
-Plantxatu? Bueno!
-Edo zerbait, alixatu...
-Bueno, ni, nik nun oso kiskurra, e. Eta illia luzia eamaten nun. Eta ez niyon kasoik iten. Burua garbitu, geo nola brillua ateatzen zun binagre pixkatekin ura jarri ta brillo earra ateatzen zizaiyon. Ez niyon kasoik iten.
-Eta zer zeon modan orduan? Moñua ala illiak gora edo nola?
-Moñuak... moñua ere bai. Moñua ere bai, baiña e... koleta, eta bestela “pues” boti... “este”, illiak atzea botata.
-Eta ille sueltua ez?
-Bai, sueltua ere bai.
-Sueltua ere bai?
-Bai.
-Eta hola gora igota, hori gero?
-Bai, “el tupe” ere bai, tupe ere bai. Tupe ere bai.
-Hori´re bai?
-“El tupe” ere bai.
-Eta hori norberak iten zun etxian? Pixkat kardatuta, ala ?
-Nik sekula ez nun /enun/ eaman, zeatik hainbeste ille nun, ez zizaian bate faltaik iten. Hartzen nun hola, jartzen nun hola aurrea, eta hor ze batzuk jarri eta “ya está”.
-“Ya está”, ya harrotuta?
-Bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!