Donostia (Gipuzkoa)

Arropa eta oinetakoak

Arropa eta oinetakoak Oparirik ez zen egiten Jaunartzea egitean. Lehengusuaren soinekoarekin. Arropa jostunak egiten zuen. Anaiak izan zuen istripua. Oinetakoak hankaz aldatzen zituzten. Garbitasuna. Xaboia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oparirik ez zen egiten Jaunartzea egitean. Lehengusuaren soinekoarekin. Arropa jostunak egiten zuen. Anaiak izan zuen istripua. Oinetakoak hankaz aldatzen zituzten. Garbitasuna. Xaboia.

Transkripzioa

-Eta orduan, e, erregalorik-ta iten zan komuniyua indakuan?
-Keba!
-Ez, ezta?
-Keba, ez zan ezer, ez erregaloik ta ez ezer.
-Eta soiñekua ta…
-Soiñekoa prestatutakua. Nik lehengusu batenakin in nun, lehengusuak bazulako. Ta erropa´de harek nahi ez zuna, Antiguoko lehengusu harek nahi ez zun erropa harek… nik ibiltzen nun. Harek nahi ez zuna netzat.
-Orduan, e, erropa ez zan dendetan erosten, ez? In…
-In, in, in, bai. Nei izeba horrek, Antiguoko izeba horrek asko iten zun.
-Eta tela-ta nun erosten zan?
-A, zean erosiko zan, Donostian erosiko zan, noski.
-Eta gero jostunak in…
-Bai, bai, bai. Jostunak, bai.
-Eta zuek, e, baserriyan hanka hutsik-ta ibili izan ziñaten garain batian?
-Ez, ez, ez. Nere anaya bat behin behiyak harrapatu zuen, ta holakoxe zea in ziyon. Zea, zea bat, jesus...
-Zauriya?
-Bai. Holako... ebaki bat moduan, bai. Borrokan hasi behiyak, eta ebakiya. (Maria Luisak galdera beste era batera ulertu duela dirudi: "hanka hautsirik" edo)
-Jesus.
-Ta besteik ez, gaiñontzian ez naiz goatzen hola.
-Zuek oiñetakuak-eta, ze erabiltzen zenuten?
-Abarkak, alpargatak... puskatzen giñunian txinguan-ta alpargatak ama erritan, ta segi aurrea! Hontan, muturran puskatzen bazian, geo aldeantziz jarri!
-Alderantziz?
-Argi! Klaro, hemengua hemen jarri, hemen zulua zulako.
-Orduan ondo aprobetxatzen zenuten…
-Ba honbre! Aber, aber… Soiñekuak´e…
-Zulua in ezkero josi ta...
-Hoixe! Ta astian behin gaiñea, erropak aldatu´de. Astian behin, bai, aldatuko giñun.
-Eta garbitu ere, gorputza-ta...
-Ba hoixe, zinka, noizian behin. Noizian behin, ta “ya está”.
-Orduan ez zan… usaiyari ez zitzaion holako inportantziarik emango…
-Ke ba! Ez zeon holakoik! Ez zeon, eske... txanpuik, ba al zan orduan gaiñez txanpuik ne garayian? Ke ba, ez zan, jaboiyakin! “Jabón Chimbo y Lagarto era”.
-Hori erropendako.
-Normala hoitxekin, hoikin garbituko giñan, noski. Txanpuik-ta ezer, lakaik-ta... ezer ez zeon. Koloniaik ez dakit bazen. Keba, ez naiz goatzen.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia