Donostia (Gipuzkoa)

Baserrian beti morroia, neskamerik ez

Baserrian beti morroia, neskamerik ez <p>Etxean zeintzuk bizi ziren. Amak emakumea ekarri nahi zuen baserrira, baina morroia ekarri zuten (gero senarra izango zena), aitonak hala nahi zuelako. Maiorazkoaren garrantzia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-083 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean zeintzuk bizi ziren. Amak emakumea ekarri nahi zuen baserrira, baina morroia ekarri zuten (gero senarra izango zena), aitonak hala nahi zuelako. Maiorazkoaren garrantzia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Naparra ta errezildar ta /da/ hoik denak etortze(n) zian morroi basarrita. Gue etxea ez, gue etxian banittun, gue bi anaiyak eta geo lehengusua... ta aitta, lau gizon. Amak esaten zun: “Gizonekin...”. Ta geo beti bate(n) (b)at zan etortze(n) zana, nahi bazun laundu o... eta ez zun /etzun/ nahi... Amak nahiyo zun emakumia. Lehengusuk´e, o illobak bazian amaik eta aittik pe geldituk, eta haik e... Emakumia nahi, eta ne aittonak beti mutilla. Beti mutilla. Ta mutilla ekarri zuten honea. Bai, ta azkenian nekin bizitu bihar izandu zun... hara, ne aittona bizi balitzake esango niyon: “Oain ze? Oain zer?”. Jooo. Makiña (b)bat bider esate(n) zian. Mutilla… “Es que” ordun auzuan´e hala kontatzen zan: “Bai, halako neska holako maiyorazkuakin hasi den! Ta jolin, hoi den suertia!” ta... garai hartan esate(n) zuten, dena maiyorazkua. Ta bestia, bestia sobrantek, neska eta ezta mutillak baldin bazian´e, sobrante. Aurrenekua... askotan jaleotako izaten zien aurrenekuak, e. Zeatik bestiak ezin zuten, inbiriyak ta... basarritan izate(n) zian eskandaluk.
-Klaro, klaro, beti maiyorazgua...
-Garai haitan, bai.
-Baiña mutilla. Neska izan ezkero maiyorazkua...
-Gue aitta´re bakarra zan. Bi arreba zitun. Bakarra zan, ta mimatu samarra zan, e. Bai.
-Eta neska izan ezkero maiyorazgua? Lenengua neska izan ezkero?
-Ba orduan gutxi zan, e. Nik ez nun…
-Bigarrenantzat izaten zan?
-Bai, bai. Seuru.
-Neska izan ezkero lelengua eta bigarrena mutilla…
-Bai, bai, bai, harrentzako. Bai, mutilla bihar! Ta askotan igual ez zian /etzian/ konpontzen, e! Erreiña, erreiñakin igual ez zien konpontzen ta...

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia