Donostia (Gipuzkoa)

Esnea biltzea, gizonen lana

Esnea biltzea, gizonen lana Aita ferietara joaten zen udareekin. Amak esaten zion esne biltzen ez ikasteko. Gizonen lana zen. Arropa eta otorduak beti prest izan behar gizonarentzat. Orain aldatu egin da hori. Emakumeek siestarik ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-085 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita ferietara joaten zen udareekin. Amak esaten zion esne biltzen ez ikasteko. Gizonen lana zen. Arropa eta otorduak beti prest izan behar gizonarentzat. Orain aldatu egin da hori. Emakumeek siestarik ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Feria ta aitta jute(n) zan udariakin, ta zestuk hartu ta udaria saltzea feria Hernania. Oiñez, e, ta tranbian´e jungo zan. Eta ez... “ez dezu ikasi bihar”, batzutan esate(n) zian: “Ez den /ezten/ ikasi bihar behi biltzen!”. Esnia behiyari biltzen. “Gaiñekua dena! Jaten eman, azpik atea... nahi zuna, baiño behiyak biltzen ez”. Zeatikan zuk ikasten bazenun behiyak biltzen, eo amak o nik, bazekiten arrebak eo andriak behiyak bilduko zutela, ta orduan berandu o... beak nahi dutenian etorriko zi... liaken ta. Behiyak biltziatik etorri in bihar izate(n) zuen etxea. Konprenitzen? Gizonak.
-Orduan, hori ez zan ikasi bihar…
-Ez. Ne amak esate(n) zin: “Hoi ez!”. Ta bazian zakitenak eta sukaldia ijitok bezela eukiko zuten, baiño behiyak, ta emakumiak bildu, ta emakume ona, joo. Behiyak biltzen zitun ta /da/! Gaiñeako lanak in ta /da/ gizona etortze(n) zan erdi kontentu o... Kontentu etorri ta dena iña... Apaldu ta ohiyea. Eta bestela, berriz... guk ez, guk alrebes ite(n) giñun, eta askok gizonak ohittu behiyak biltzen o arrebak ingo (d)ixkio eo andriak ingo ixkie, eta geo denak, ukuillu lanak inda, gizona dena etxea etorri, apaldu, ez zuen /etzuen/ ezta plater bat ere jasotzen gizonak, dena aurrian jarri bihar ziñozun... igual´de erropak. Dena bere garaitan bere... han. Ezta, ezta armaiyora ez zakazun bialtzeik, paiñeluan billa o galtzaren billa, ez zakazun, zeatik nahastutzen zituen denak. Hara jun biharrian horrea jun eo… horkuak… beti zuk ohiya gaiñian o beti pronto jarri.
-Erropa ta dana.
-Dena, dena. Otordua ere bai, e, otordua ezta plater (b)at, e. Oain dena gizonak jaso ta... oain zea, lababajillan jaso… bestela, geatzen dian pixkak neonek ite(n) (d) itut, baiño ni ondo ez panao ingo liake, e. Baiño jaso beak ite(n) nau. Kafesnia o kafia o belarrak hartu biha baittu, beak ateako nau dena, e. Nik... azkeneko momentuan exeriko baiño geo beak denak eingo nau. Jaso ere bai.
-Bueno, eskerrak hori aldatu in dala, ezta?
-Bai, bai, ta eozein gauzetan´e launtzeko pronto, e. Dendako, atea behar badeu o, dena biyok dena, dena. Bai, ohittu ta umieri eakutsi´re bai. Bai, oain ba gizonak dena, suhiak beak launtzen dute denea, baiño gue denboan ez, e. Ezta ezerre! Dena aurrea, zapatak eta dena. Dena, dena, aurrian jarri biha xixkiazun. Baiño plater bat´e...
-Hola ohituta…
-Jute(n) zian siesta gizonak eta amak esate(n) zian: “Bai, bakizu ze in biha (d)iñaun? Mahaiyan jarri ta nik hola lo pixkat in biha (d)iñat, e! Geo ingo (d)izkiñau!”. Ontzik. Zuzenian ite(n) genitun, e, “en general”. Baiño behin beandu xamar uzten bagenittun, igual bate(n) (b)at bisita etorri dala, ta ontzik iteko. “Ikuste(n) al den?”, esate(n) zian amak. “Ikuste(n) al den? Behin in bihar ta /da/ oain´e holako etorri ta esango ziñen. Oaindik ontzik-eta garbitzeko, garai hontan”. Ta bitartian gu aprobetxatu ite(n) giñan, “es que” ordu erdi bat o hiru ordu laurden pasako zituen kuar… ohiya jute(n) zian haik. Orduan ez zan /etzan/ silloiyik. Geo bai, telebisiyua jarri ta ein danian…
-Eta gizonak siestara eta emakumiak ez?
-Emakumiak, gu ezin bukatuik lanak! Haik jute(n) zian, ta /da/ guk ontzik diala, marmitak diala, ta geo haik`e jeisten zianian, haikin kanpoa igual jun behar zenun. O belarrak baldin bazian belarrak eitea, o... berdura biltzea o aldatzea o... jun in behar, o haziya botatzea o... jun in behar zendun.
-Kanpokua eta barrukua.
-Dena! Dena, dena, dena. Guk, e, ez genun /ezkenun/, “es que, es que”...

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia