Mugaz bestaldeko estraperloa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-086-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: DON-086/040
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Esan dezu bi estraperlo mota ezautu zenitula…
-A, bai. Bestia zan e, bueno, zeatik zetorrena: fronteratikan honuntza zetorrena. E, pieza... zenbait pieza makinariantzako falta zian piezak eta beste gauza asko hemen etzeudenak [ez zeudenak]. E, eztakit ba, puntillak edo gauza… eztakit, eztakit, e… agian galtzerdik, ordun kristalezko galtzerdi deitzen zizaiyotena, nailonezkuak, eta zenbait gauza ba merkego edo hemen etzeudenak [ez zeudenak]. Ta bueno, hori… zenbait persona ezautu nun nik hortan ibiltzen zana, eta bueno, pues…
-Nola ekartzen zuten…?
-Mendiz. Hor, betiko zea, e… mugalari o deitzen ziotenak, zeak, Elizondo ta alderdi hortako jendia hortatik bizi zan. E, mendiz, azkenian. Hombre, zenbaitt... aber, e, frontera itxita zeon. Kamioietan ta kotxetan ezintzan [ezin zan], ezintzenun [ezin zenun], zeatik etzan [ez zan]... o sea oso... bisadu berezin bat o pasaporte berezin bat bihar zenun, inork guk bezelakok lortu ezin zezakena, frontera pasatzeko. Frontera pasatzen zan, pero batzuk bakarrik, e. Eta itsasontzitan akaso? Itsasontzitik itsasontzia eginda itxasuan? Bestela, dena menditikan.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!