Astigarraga (Gipuzkoa)

Soldadutzako gidabaimena eta kontrabandoko gasolina

Soldadutzako gidabaimena eta kontrabandoko gasolina <p>Soldadu zegoela atera zuen kamioiko gidabaimena. Lagun batek animatu zuen gidabaimena ateratzeko. Gasolina kontrabandoan erosten zuten; orduko anekdotak kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadu zegoela atera zuen kamioiko gidabaimena. Lagun batek animatu zuen gidabaimena ateratzeko. Gasolina kontrabandoan erosten zuten; orduko anekdotak kontatzen ditu.

Transkripzioa

Karneta soldadu neola atea. Bi lagun giñan geudenak almazen batian. Bestia apaiz estudiatzen o ibiliya zan, listua, kabua zan. Nere onduan kategorikua zan hua. Ta "Hi! Karneta atera behar diyegu!", "Karneta atera bihar al degu oain?", "Bai, karneta atera behar diyegu". Denboa askuan genden soldadu, nik lau urte o pasa nittun behintzat eta, soldadu eta, batekin ta bestiakin ta bestiakin ta... Hala, behintzet, joan gea ta hasi gea. Gasolina´re geok eamaten giñun: kontrabanduan erosi, zean zeonai, guardiin zeonai, guardiaidi, kotxiaidi almazenian edo, garajian, guardiya iten zuanak bakoitzak pixkanian, gasolina ostutzen ziyeten zauden mutillek. Mutillek hamasei urtekua edo hamabostekua, edo holako mutilla guardiin, gabian, guardiya itten. Zeatik atiak zabalik nola egoten baitzian garajekuak jeneralian, garajeko atia. Giltzak berekin zittuztela, eo, behintzat hala egoten zian. Ta ostutzeko bildurra ordun nagusiik alkarren artian, jarri itten zuten beren artian mutil bat kontu itteko, mutil gazte bat. Ta gaztiak lapur amorratuk! Ta haik lata pixkana kentzen ziyoten, ez ziyoten nabarmen kentzen, pixkana. Ta lata betetzen zutenian, ordun guri esaten ziguten: "Aizu, zea, lata betia dakat eta eamango al zenuteke hoi?" ta "Bueno, bueno, eamango deu", ta lata hartu ta garaje batea edo eamaten genun. Ta horri ematen geniyon, txofer eakusten ibiltzen zanai, karneta ateratzeko preparatzen ibiltzen zanai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia