Antonio Etxeberria Olano
Astigarraga (Gipuzkoa) (1919-2012)
Biografia
Astigarragan Tabla baserrian jaio zen eta bertan bizi izan da azken urteetan ere. Sagardotegia izan zen Tabla baserria, bi bizitzako etxea. Jende asko joaten zen bertara, baita Donostia aldetik ere, sagardoa prest zegoela jakiten zutenean. Lau urte zituela hasi eta hamaika urte bete zituen arte, doktrina ikasi zuen; hamar urterekin, "azkeneko komunioa" egin zuen. Beste lan batzuetan ere aritu izan bazen ere, karneta atera eta Astigarragako autobusetan txofer ibili zenekoa kontatzen zuen. Emakumeen buru gaineko otarreak autobus gainera igotzen ari zela, herriko hiruzpalau gizonek bere kontura apustua egin omen zuten; garai hartan edozein aitzakiarekin egiten omen ziren apustuak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATG-009 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute