Astigarraga (Gipuzkoa)

Eskolara bidean emandako astinduak

Eskolara bidean emandako astinduak Eskolara joaten ziren umetan; aurretik pilotan ibiltzen ziren, bidean borroka-saioak egin... Borrokan astindu ederrak eman izan ditu Antoniok; hori bai, bere adinekoei, zaharragoei ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-009-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara joaten ziren umetan; aurretik pilotan ibiltzen ziren, bidean borroka-saioak egin... Borrokan astindu ederrak eman izan ditu Antoniok; hori bai, bere adinekoei, zaharragoei ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor idin aurrian ta behian aurrian ta ibili behar ta, eskolara juteko denboraik hartzen al zenuen? Eskolan ibili al ziñaten?
- Eskolara, bai, eskolara juten giñan, bai. Bai, txintxuak zian eskolara juten. Ta gu're bai joten e? Asko bidian geratzen zian jostatzen ta zerian. Baiño gu gurian juten giñan. Aurretikan pelotan pixkat ibili ta ateratzian beste pixkat eta hola. Baiño ez, ez, txintxo ibiltzen giñan. Bai, ta gero bidian borroka-saiyon bat igual egin, ta hola.
- Hoi're bai?
- Bai, borroka re bai. Bai, probatu behar izaten genittun. Zer ba, probatu gabe? Joe! Paliza earra emanda bialdu izan dittut nik hemendikan goikaldian. Hemen ibiltzen zian basarrik bazian hor, bi basarri, bidi hontatik ibiltzen zianak. Hemen bertan, Usategi ta; ta gero bestia, Buenaventura. Ta danaidi ematen niyoten nik zartada, nere edadekuekin e? Haundiyoguakin ez nintzan hasten, zaharraguakin. Bazian zaharraguak, eta haikin "a callar", ta hola. Baiño... Nere parekuakin, pixkat burla edo eitten baldin bazuten, edo bultza edo hola, zea, egurra.
- Ta zeatik hoi ba? Burla itten zuelako? O bestela...?
- Bai, ba, burla itten zutelako.
- Ze burla itten zuten ba?
- Burla, burla eo. Ez, gutxitan izaten zan e? Errespetatzen zuten, behin bentzitu ezkeo, egun batian eman ezkeo, ondo, ondo jartzen zian. Bai, errendittuta jartzen zian. hola.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia