Donostia (Gipuzkoa)

Itaurrean, umetan; segan, aitzurrean

Itaurrean, umetan; segan, aitzurrean <p>Umetako lanak baserrian: ganaduaren aurrean ibiltzea. 14 urterako segan ikasten zuten, baita aitzurrean ere. Ganadua ukuiluan egoten zen, eta jatekoa etxera ekartzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-086-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako lanak baserrian: ganaduaren aurrean ibiltzea. 14 urterako segan ikasten zuten, baita aitzurrean ere. Ganadua ukuiluan egoten zen, eta jatekoa etxera ekartzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, oso korrietia izaten zan mutil koskorretan, oso gaztia zanian, behin hamar urte edo leheno re bai, goldea eta holako tresnakin lurra zeatzen ai zeanian, prestatzen ai zeanian, ganauan aurriak aitaurrian edo itaurrian edo akuillua hartu eta ganauak nolabaitte zuzen eamaten saiatu. Ez zan /etzan/ beti hala izaten zeatik beste aldea beira re askotan ibiltzen giñan, eta ganauak askotan utzi ezkeo bere [alderta] juten zian. Atzetik erritan ibiltzen zian, baño... Hori izaten zan gure eginkizuna txiki-txikitatikan. Ta bueno, behin dozena bat urte, hamahiru bat dituzunian, ba, bueno... sega zorroztu ta segan pixkat erakutsi osaban batek eta hartan ere hasi nitzan. Eta bueno, ba, geo atxurrakin ere hemen zerbait jorratu bihar bazan jorratu ere bai ta. Ez zan /etzan/ oso nere gustokua ta ahal nun gutxina iten nun, baña in bihar zanian iñ in bihar izaten zan.
- Eta animaliya, ganadua zaindu ta hori?
- Ez, ganadua ez zan /etzan/, ez zan/etzan/ zabalik eoten kanpuan. Osea beti ikuilluan eoten zan, eta ganajana ebaki ta gurpin kargatu eta etxea ekartzen zan. Ta handikan partitu. Ganadua oso [...] uda eateko kanpuan aska bat zeon, eta orduntxe libratu ta etxen inguruan askan batea bialdu ta han eaten zuen. Eta hola. Bestela ez zan /etzan/ ganadua libre ibiltzen.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia