Donostia (Gipuzkoa)

Errota eta alperra

Errota eta alperra Erreplikak ikusten. Errota. Alperra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-080-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erreplikak ikusten. Errota. Alperra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hau, garia eta artoa...
-Gariya eta artua, bai, dena. Hoik, alia dena egotzen du.
-Zakuekin… zakuak gora igo…
-Bai, e… tenaza hauekin zakua hartzen zenun eta gora altxatzen zan, bere parea emateko. Klao, ta ordun bertan irikitzen zenun eta hustutzen zan, e, zorru horta. Egotzeko.
-Hortxe hustu eta azpian egongo zan harria, bueltaka.
-Bai, hemen bihan bueltaka harria dago, eoten da.
-Eta gero…
-Eta urak manejatzen zun hua. Urak ibiltze(n) zunian bueltaka-bueltaka, errotako harriya ibiltze(n) zun… eta kao, harriyak egotze(n) zun bezela ya iriña kutxa honta eroitze(n) zan.
-Kutxa hortara… eta zuk holakua ikusita dakazu...
-Bai, oaindik´e martxan badaude holakuak, e.
-Egurrezkua, e?
-Bai, bai, oaindik’ e badaude.
-Eta bueno, hemen ikusten dana, hau, e… hori da lurra…
-Harriya... Hoi zan, alperra deitze(n) zizaiyon. Alperra da. E, hoi zan garai batian ez zan /etzan/ oain bezela, e, tratoreik lurra txehetzeko. Ta ordun itte(n) zan lu… zokorra deitze(n) zizaiyon, lor-zokorra da, koskorra ite(n) zanian, e, koskorra hua puskatutzeko ezin zan, eta ordun itten zan horrekin pasa, eta horrekin pasa ondoren, gero pasatze(n) zan harria. E, harria hor dago, horruzkaldian, baiña horrekin pasatze(n) zan zokorrak puskatzeko.
-Alperra, orduan.
-Alperra du bere izena.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia