Euskara galarazita, eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: DON-062/035
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
-Eta, e, euskera hitz egiteko… ba ez dakit, hitz eitia galarazi...
-A, bai. Maixuk. Ta maistra ordun etorri zanak.
-Hori gerra eta gero?
-Bai. Gerra ondorian.
-Eta zuei esaten zizueten...?
-Euske... Bai, “habla en castellano”. Bueno… bai. Esaiyozu… ne anaiya difuntuari esan bihar! Hua eskolan ordun zan ta /da/… Jarri hola eskuk, ta zeakin jotzen omen zitun, makillakin.
-Bihatz puntetan, rast?
-Bai. Euskeraz iten bazuen.
-Bai, e?
-Eta erderaz ezer ez, ez zekiyen.
-Jakin ez, erderaz.
-Erderaz jakin ez. Ta klaro, ba kuadrilla juntatzen zan ta euskeraz iten. Ta zea, nearrez etxea.
-Eta hemen, gerran, zure familian ibili zan…
-Anaiya zaharra.
-Anai zaharra, gerran?
-Bai.
-Eta nun ibili zan?
-Hemezortzi urtekin eaman zuen. Konpritu zain eondu zian eamateko. Ez dakit ze […] Bueno, txofer eondu zan, e.
-Eta nun, nun ibili zan? Nundik? Nora eraman zuten?
-Oaingo hoik, oian don zea honek. Honek eaman zuen.
-Bai, baiña nora? Nun ibili zan? Teruel aldian ala…?
-Bai. Teruelen-ta, hemen, nunahi… zeatikan ez, nola txoferra zan… txoferra hola ibiltzen zan.
-Orduan derrigortuta, gerrara?
-Bai, bai. Hemezortzi urte konpritu zain eondu ziela ba!
-Bestiak libratu zian gaztiak ziralako, ezta?
-Bai. Anaya bai.
-Beste anaiyak.
-Bai, beste anaiya, beste [...] Bestia bai, baiña zaharrena eaman zuen. Santo Tomas egunian hemezortzi urte, ta konpritu zai eondu zian. Hemezortzi urte konpritutakoak, bere kinta, danak eaman zituen, ta hua euki zuen. Hemezortzi urte konpritu zai. Hemezortzi urte konpritu zunian emana zuen. Ta txofer jun zan. Ez zan, frentian ez zan ibili.
-Eskerrak!
-Bai. Esaten zuenez bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!