Ikastolan, euskaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-061-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Laskorain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Hogei bat haur ziren. Arantxa Munita andereñoa. Lizardi ere irakasle ibili zen, alfabetatzen. Tolosaldeko kultur mugimendua. Bere euskara nahaste-borrastea dela dio. Ikastolako oroitzapenak. Lehen Jaunartzea.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: DON-061/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Lehen aipatu dezu ikastolan zu ibili ziñala euskeraz ikasten...
-Bai, bai. Euskera, ikastolan, bai, bai.
-Nola da ikastolaren izena? Nola zan?
-Laskorain.
-Laskorain?
-Bai, gaur egun´e ikastola hori hor dao. Klaro, gaur egun da haundiya. Guk, gue ikastola hua, egongo giñan, zenbat? Hogeien bat haur? Bai.
-Eta andereño ta nor, nor… zeintzuk zebiltzan?
-Bai, bai. Andereñua ni akordatzen naiz zan, “este”… Arantxa Munita. Arantxa Munita gero monja sartu zan, eta Txinara bialdu zuten. Bai.
-Eta 'Lizardi' ibili zan erakusten…
-Erakusten ibili zan, bai. Besteak beste nere izeba bat, ta bea ere andereñoa zan beste ikastola batean, Pilartxo Sansinenea. Eta Elizatik lortu zun Tolosaldean […] lelengo talde hori. Alfabetatu zitun, prestatu zitun; beak maestrak zian, titulu hoi bazeukaten, baiño erderaz egiten zekitena euskeraz egiteko.
-Eta orduan bazeon, gerra aurretik, kultur mugimendu bat, hor Tolosaldean…
-Bai, bai, bai. Tolosaldean.
-… benetan indarra zeukana…
-Indarra zeukana, aizu. Nik uste (d)et Euskal Herri osoan izugarrizko pixua izan duna, e. Bakizu, tolosarrek esaten duen bezela: “Zer da ba Gipuzkoa? Tolosa eta bere auzoak”.
-Gaiñera, Tolosak badauka euskera…
-Bai, pixu haundiya izan…
-…euskera politan fama, ta…
-Bueno, hori… nik uste (d)et euskera guztiyak diala politak, e. Euskera guztiak. Aizu, nere euskera da nahaste borraste bat... Nik ikasi nun Tolosan euskera, baiño geo Sarakoa. Laburditarra, eta hura… ez da berdiña, e. Fraseak eta ez dia egiten modu berean. Han berboak pasibo asko […] ditu.
-Eta han, ikastolan, zer ikasten zenuten? Gogoratzen dezu zerbait?
-Ez dakit, ze gogoatzen naiz ibiltze(n) giñala pelota jokatzen. Bazeuden pertxa batzuk, abriguak eta txintxilikatuak zeuzkatela, eta guk… raya, gure barra zan pertxa, pertxa haren fila hua, aldetik aldea ibiltze(n) giñala pelotan. Oain, zerbait ikasten gendun ba ez dakit, ez naiz oroitzen. Oroitzen naizena da, lelengo Jaunartzea, lelengo ikastola batek hor montatzen zun Jaunartzea izan gendula. Bai, gui, ni han neon, besteak beste, San Franziskoko elizan. Eta juniyuak zitula zortzi, juniyuak zortzian. Gerra zibilla hasi baiño lehen, hamar, hamar eun. Ta denak illargiyan, iñork ez zun /etzun/ deusik ikusi, zetorrenik.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!