Sareak tindatu beharra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-054-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: DON-054/031
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
- Euskeraz bazekin jendiak? Esan dezu.
- Bai, bai, "lo que pasa que" erderara juten giñan oso errex, oso errex.
- Gizonen artian gehio iten zan emakumeen artean baiño ala antzeko, hor moillan?
- Hizkuntzan, ba, berdin, berdintsu.
- Berdintsu?
- Bai.
- Eta sariak garai baten tindatu iten zian, ez?
- Bai, tintatu bai.
- Ta nork iten zun lan hori?
- Andre bat, Terexa zun izena, ta harrek tintatzen zitun. Ta geo guk. Baiñan zea zan e? Oso
lan txarra.
- Lan txarra. Ez, gero nailonezkuak hasi zianian tintatuak etortzen zian, ya ya bere koloriakin etortzen zian.
- Eta aurretik zuek?
- Aurretik algodoizkuak zianian, ba pieza tintatzen zenun.
- Eta nola tintatzen zan, nun edo...?
- Ba tiñan, tiña batzuetan tinta jarri. Nik ez dakit, hori ez naiz, ez det in.
- Eta gero lehortu in behar zan?
- Bai, legortu, legortzen jarri ta yasta.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!