Donostia (Gipuzkoa)

San Juan sua

San Juan sua <p>San Juan sua edozein baserritan egiten zuten, edozer botatzen zuten sutara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-050-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Juan sua edozein baserritan egiten zuten, edozer botatzen zuten sutara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta mutillak ibiltzen zian ta neskak ere bai?
-Angela: Ez, ordun mutillak bakarrik. Neskak entzutera juten giñan. Entzutera danak. Ta zaharrak'e bai e, ta uaindik'e jendia juten da entzutea e.
-Antonina: Jendia etortzen da ikuste... zeatzea.
-Angela: Hoi ohituraz lehengua segitzen du oaindikan.
-Eta San Juan sua?
-Antonina: Baita're, toki askotan.
-Angela: San Juan sua're iten da beti-beti. Hemen'e toki askotan, hemen plazan'e iten due, Ekaitzen'e bai ta geo basarriyetan'e bai, eozein basarritan iten due.
-Eta lehen ere bai?
-Antonina: Beti.
-Angela: Leheno're bai. Beti-beti.
-Eta ze botatzen zenuten sutara edo, bazeon e?
-Angela: Traste zaharrak eo, al dezuna, o egurra edo...
-Antonina: Oain kajak e
-Angela: Oain kajak ekartzen dittue, leheno egurra.
-Antonina: Bai.
-Eta su gaiñian salto, ta?
-Antonina: Baita're, ibiltzen dia baiño, aurten ez zian ibilli zeatik...
-Angela: Izugarriya in zuen, ez zeon salto iteik!
-Antonina: Bestela saltaka, hoixe!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia