Osaba fusilatu egin zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-048-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amaren anaia gazteenak sagardotegia zeukan San Franzisko kalean, eta falangista kuadrilla batek ordaindu gabe alde egin nahi zuen handik. Ordaintzeko esan, kolpeka hasi eta Ondarretako kartzelara eraman zuten. Andreak janaria eramaten zion. 12-13. egunean han ez zegoela esan zioten, libre utzi zutela. Ez zuten ezer jakin hari buruz denbora askoan. Hernanin hil zutela zabaldu zen. Duela urte gutxi jakin zuten gertatutakoa.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: DON-048/014
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
Eta gero ba hortikan aurrea ya ba bueno, ba klaro, e noizpaite zerea, Franco… aurrea jun zianian “cuando menos” hau ez zan beste… gerran aitu, baiño eman zuten zea gogorra, zertako gu gelditu giñan familiyan… Nere aman anai gaztiena… zeukan sagardoteiya San Francisco kalian. Eta arratsalde batian, o ez dakit, goiz aldian, eguardiyan… o kuestiyoa da falanjista kuadrilla bat sartu zian, ya tropak sartu ziranian honea, eta ba bueno, ba emateko, emateko hau ta hua, emateko… ta jan zuten, in zuten ean, zeako bat eta gero ba bueno… alde iteko zea, ba pagatu gabe. Eta esan ziyoten ba bea hortatik bizi zala eta mesedez pagatzeko, ta hola. Eta ez zutela pagatzen, golpetan hasi ziaten, hartu zuten, eaman zuten Ondarreta, han zeon kartzela ordun, eta gaur arte. Hamabi egun o hola ustez eon zan han, eamaten ziyon andriak ba xesto… minbrezko orduan xestuak ibiltzen zian, zeozer jateko, eta gero´re bai esan ziyotela, eskatu ziyotela manta bat eta ez dakit hamabi o hamahiru egungarrenian ba bueno, ez eamateko geyo, han ez zeola. Eta aber nun zeon. Ba ez, ez, ez, han liburuan zea firmau… e, libre, libratuta zeoztela. Eta geyo ez. Eta manta hori entregatu ziyotela ba hori, manta baztarrian, hemen zeukala hola korapillo bat eiña, gogor-gogor-gogorra. Harekin ze esan nahi zun? Ba hori, eta zerea, gero esaten zuten: bai, mendin ze itea ez dakit noa eaman zituztela, geo beste aldea, eta ibili zan andria, alargu… bueno, bai, alarguna, klaro, eta nere ahizpa batekin, ba launtzen batea eta bestea… dana gezurra! Gero ya etorri zan susmurra: Hernaniko tarti hortan zeola beste askokin. Eta hor beti kezka horrekin, baiño ezin ziñun pausoik eman iñoa, eta oain… Oain dala hiru o lau urte ez dia izango, jakindu deu seguru nun daon.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!