Osaba fusilatu egin zuten<p>Amaren anaia gazteenak sagardotegia zeukan San Franzisko kalean, eta falangista kuadrilla batek ordaindu gabe alde egin nahi zuen handik. Ordaintzeko esan, kolpeka hasi eta Ondarretako kartzelara eraman zuten. Andreak janaria eramaten zion. 12-13. egunean han ez zegoela esan zioten, libre utzi zutela. Ez zuten ezer jakin hari buruz denbora askoan. Hernanin hil zutela zabaldu zen. Duela urte gutxi jakin zuten gertatutakoa.</p>