Donostia (Gipuzkoa)

Gerra hasi zenean

Gerra hasi zenean Gerra hasi zenean, emakumeak bakarrik geratu ziren lanak egiteko. Sagardotegia zen Pellizar; Oriotik ekartzen zuten sagarra. Dolare ederra zuten, aitak egina. Saldu egiten zuten sagardoa, eta ganadua ere gobernatu behar zuten. Morroia hartu zuten. Mutilak frontera eraman zituzten, derrigortuta. Senarra ere bai, 18 urte egin gabe artean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-048-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, emakumeak bakarrik geratu ziren lanak egiteko. Sagardotegia zen Pellizar; Oriotik ekartzen zuten sagarra. Dolare ederra zuten, aitak egina. Saldu egiten zuten sagardoa, eta ganadua ere gobernatu behar zuten. Morroia hartu zuten. Mutilak frontera eraman zituzten, derrigortuta. Senarra ere bai, 18 urte egin gabe artean.

Transkripzioa

Gero gerra nazkanti hau hasi zan eta hor ba gelditu giñan emakumiak bakarri. Eta genden, ba pentsa zazu, iten zian sagarduak, zertako zan sagardoteiya, baserri hau zan sagardoteiya. Iten zian beti, urtero, sagarduak. Eta ekartzen zan sagarra, hemen klaro inguruan ez zeon, Oriyotik; baserri bat ya hartuta… hartuta zeukaten eta Oriyotikan ba setiembre aldian etortzen zan ya garaiya, eta klaro. Tolaria zeon oso… gure aitak iña izan bihar zun, eta tolaria oso ederra. Bi […] hoitakua. Eta guk in bihar izandu giñun, bai sagardua eta gero ya zeatzen danian, bere tamaiñan jartzen zanian… ze esango dizut, nola… helduta, ba saldu. Eta gero hortik aparte ba giñuzen ba ikuilluan ganaduak. Haik gobernatu. Mutil koskor bat etortzen zan gure launtzea ba zeoze emanda ta hori… eta hola, eon giñan hor emakumiak bakarrik, zertako anaya hemen bat giñuna, hua soldaduko garaiya etorri zanian eaman in zuten, eta harekin ya… lana iten zun hemen supermerkatua daon hortan zeon likore fabrika bat, eta ibiltzen zan bea partiketa eta hor. Eta eaman zuten zeara, eee… kamioneta eta txoferra ta dena, ba frentea. Eta bestia zaharrena´re bai. Eta hala, emakumiak bakarrik eon giñan, ba hola.
-Ze joan ziran, derrigortuta gerrara?
-Klaro, klaro, klaro, hombre zea, soldadu garaiya! Bai, nere gizona, ba pentsa zazu ordun ba... nere edadekua zan: hogei euneko diferentzian giñan. Eta hemezortzi urte kunplitu gabe eaman zuten. Esaten ziyoten “la quinta del biberón” hayei, klaro, hemezortzi urte in gabe. Eta ba hor […] gero ba ba… Hala´re nolabaite libratu zian, esan nahi det arrixkatu, baiño beste asko ba hor gelditu zian bidian. Eta ba hola.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia