Pakita Anabitarte Guruzeaga
Donostia (Gipuzkoa) (1920-2016)
Biografia
Intxaurrondoko Pellizar baserri-sagardotegian jaio zen, gaur egun desagertua, Altza herriaren parte zenean. Aita bertakoa zuen, sagardogilea eta zinegotzia Altzan, eta ama inguruko beste baserri batekoa; hura Bretxara joaten zen berdura saltzera. 9 senide ziren, eta Pakita zen gazteena. 1918ko gripearekin familiako hainbat kide hil ziren, amona eta aita tarteko. 6 urterekin Grosen hasi zen eskolan, moja jesuitinekin; gero Intxaurrondon eta Herreran ere ibili zen. 11 urte zituenean ama hil zitzaion. Comercio eskolan hasi zen, baina ezin izan zituen ikasketak bukatu, gerra etortzean eskola itxi zutelako, eta ospital militarra bihurtu. Osaba bat fusilatu egin zuten. Esnea partitzen eta ahizpa jostunari laguntzen egin zuen lana. Baita haur kotxeak egiten zituen lantegi txiki batean ere, Ategorrietan, ezkondu artean. Zazpi seme-alaba ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-048 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute