Donostia (Gipuzkoa)

Gizonak libreago

Gizonak libreago <p>Gizonak askoz libreagoak ziren. Ez zuten etxean ezer egiten, pilotarako beti libre. Etxeko lanak partitzea oso ondo iruditzen zaie.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-045-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gizonak askoz libreagoak ziren. Ez zuten etxean ezer egiten, pilotarako beti libre. Etxeko lanak partitzea oso ondo iruditzen zaie.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gizona… mutillen eta nesken arteko diferentzia, bizimoduan ta /da/? Mutillak askoz libriago, libriaguak zian, ezta, nahi zutena iteko, ez?
-Miren/Joxepa: Baaai.
-Joxepa: Nahi zuena. Bai, bai.
-M: Hoixe. Mutillak ez zuen etxian ezerre itten.
-J: Ez, ez ,ez. Hua libre! Dana neskak.
-M: Dana nexkak. Ez, ez, ez. Mutillak, keba...
-J: Dana neskak. Dana neskak, buf.
-M: Haik beti pelotako-ta libre.
-J: Haik libre. Haik libre. Oain bezela, oain ikusten dian bezela gizonakin-ta... jesuus.
-M: Bai, etxian alkarrekin lanak itten ta /da/...
-J: Jesuus. Ta oso ondo billatzen det /billatzet/, e. Gaiñea, oain ikusten da /ikustea/... Leno biyak´e ez zian /etzian/ juten lanea. Jeneralian emakumiak beti etxian izaten giñan.
-M: Bai, hoi da. Oain biyak juten dia.
-J: Hoi da.
-M: Eta lanak´e partittu beharra izaten da /izatea/...
-J: Hoi da, hoi da... Baiño lotsatu, gaiñea, zenbaitt mutill o... Bueno, lotsatu, gaiñea! Behin ni... Oain ez, aspalditik ikusten ittut /ikusteittut/ o ikusi izan ittut matrimoniyuak, gaztiak, [...] umiekin-ta... Gizona umiei pardelak aldatzen ta /da/, e. Andria ez.
-M: Plazan´e halaxe aitzen dia ta… “tan frescos”.
-J: Gizona, e!
-M: Hoixe.
-J: Baiño nik esaten det /esatet/: “Nik in nittekela nola esango ziot pa?”
-M: Gizonai?
-J: Baiño ez. Gizona! Eta andria lasai! Oain hola ikusten dia /ikusteiya/, e!
-Bai, bai, hola izan behar du, ez?
-J: Bai, bai. Oain hola ikusten dia /ikusteiya/.
-M: Gizona aurreatu!
-J: Baiño gue gizonak oain edozein erata launduko izu, baiño gue gizona ez litzake kapaza izango umiai pardelak aldatzeko.
-M: Ez. Bueno, guriak jantzi ta itten du /itteu/ mutil koxkorra… ta baiño… zuk esan zuna: pardelik-eta ez du bihar oian-ta /da/. Ez.
-J: Klaro, klaro…

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia