Donostia (Gipuzkoa)

Lehen, dena bekatu

Lehen, dena bekatu <p>Lehen, dena zen bekatu, mutilari besotik heltzea ere bai. Sexu kontuez ez zen hitz egiten, ez eskolan ez etxean. Haurrak nondik zetozen ez zekiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-045-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, dena zen bekatu, mutilari besotik heltzea ere bai. Sexu kontuez ez zen hitz egiten, ez eskolan ez etxean. Haurrak nondik zetozen ez zekiten.

Transkripzioa

-Eta lehen, dena zan pekatu...
-Joxepa: Uoj, pekatu? Bai mutillei heltzia´re.
-Miren: Mutillekin dantza itia´re.
-J: Bai, bai.
-M: Horregatikan kongregaziyotik botatzen zuen.
-J: Ze, zea, pareja hoixe... justu-justu hola besotikan o… hori geoa, e! Ez e... heldu eta “ya está”. Holaxe, akabo. Besteik ez zeon /etzeon/ ezer´e.
-M: Bai. Horreatik bialdu Usurbildik´e... zeatik, kongregaziyotik. Klaro.
-Eta...
-M: Mutillekin dantzan in zendulako.
-Eta esplikatzen zuten zerbait? Sexu kontuak eta hori ez zan...
-Biak: Kebaaa!
-Ez zan hitz eiten, ez?
-J: Ezta ezer´e!
-Ez eskolan, ez etxian… iñun?
-M: Ez, ez.
-J: Ezta ezer´e. Keba.
-Eta umiak nondik zetozela esaten zuten?
-J: Uuuu. Ez takit, nundik esango zan... Guatzen naiz gue Anttonio, anaiya... Berrikua haurdun zekala… Hoi umia, baiño batetik bestea listoguak izan itten...
-M: Zein, Berriko?
-J: Berriko... etxekoandria.
-M: Oaingo gazti hok?
-J: Ez, ez, ez. Lengokua!
-M: Amona? Berriko amona?
-J: Ez. Zea, mmm... Oan, Miel Mai ta nola dia...
-M: Hoin ama.
-J: Hoin amaaa.
-M: Bai ba! Este… Bai, Ix… Asentxion andria.
-J: Andria, hoi den. Juanita jun eta harek ikusi tripa haundiyakin o zala ta… baiño… Jakin bai, baiña ez esaten. Ezta ezer´e. Eta nik ez takit nundikan o nola o zer... Guk ez genekiun, guk.... ez takit nola enteatuko giñen gu!
-M: Ez, ez hunan igual etxetikan atea... asko atea... honea Zubieta-ta ez hunan etortzen andri hua.
-J: Ez, zeozerta harea junda.
-M: Bai, baiño hua juten hunan esniekin Lasartea.
-J: Bai, bai, bai.
-M: Andri hua.
-J: Bai, baiño gue Anttonio ta jun hitunan Berria zeozerta.
-M: Aaa. Zeozerta.
-J: Eta harea jun, ta han ikusi, baiño hua ixilik. Harek ba, jakin harek zer zan /zertzan/, baiño… Ez, ez, keba.
-Ze esaten zuten: jaio in da, umia jaio da ta...
-M: Klaro.
-J: Eta “ya está”. Ezta ezer´e.
-Beste garai batzuk, ez?
-M: Bai. Jesuuus, jesuus.
-J: Ez, oain zihero diferentia do. Uuu... ni goatzen naiz Juakinitan lehengusuk, mojak dixkin hiru... Juakinitanak.
-M: Anttonik illobak monjak al dittu?
-J: Bai, bi bixki ta ahizpa, bestia Pakita...
-M: A, beira.
-J: Eta etorri hittunan honea, holaxe eun batian etorri hittunan honea, eta… zitxonan haurdun Juakinita! Ana Belen izan zitxonan.
-M: A, bai.
-J: Eta nik ez zekiñat /etzekiñat/ ze nola hola umiai esan in bihar zitzaiyola… monjak. Haik…
-M: Monjak. Monjak esaten al zuen /esatealtzuen/?
-J: Mojak, bai, bai, bai. “Ta nola esango ziyonau ba?”. Klao, geo... A! Hua zitxonan semian zea. Ta Anabel.
-M: Anabel.
-J: Zarragua.
-M: Zarragua.
-J: Ta esan ba, eta nola esango ziyon ba? Eta esan in bihar zitzaiyola! Esan in bihar zitzaiyola nola zakan…
-M: Bai.
-J: Klaro, orduan ez zan jakiten neska o mutilla, jaiyo arte, baiño nola haurra zakan eta… Eta jo, nola esango ziyon ba? Ta monjak, hemen goatzen zait atsalde batian nola aittu zitzaiyon esaten.
-M: Esaten... nexkai?
-J: Amai, Juakinitai. Nexkai esateko.
-M: A, bai, hoi da.
-J: Anabeli esateko.
-M: A, baiño monjak beak ez ziyon /etziyon/ esan...
-J: Eeez. Amai esaten zitxonan.
-M: Amai esaten zitxonan... esateko alabai!
-J: Alabai esateko, bai. Bai, bai, ordun buenooo.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia