Santioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-045-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santioak. Meza nagusiaren ondoren, bazkaria udaletxean. Txistularien kontzertua. Errebote partida. Etxean bazkari berezia. Eta arratsaldean soinua. Auntxa soinu-jotzailea, Urrestillakoa. Dantza egitea gustatzen zaie orain ere.
- Auzoa: Zubieta
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: DON-045/036
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Eta santiyoak nola ospatzen zian orduan? Ze… nolakuak zian?
- Joxepa: Ba nolakuak izango zian! Goizian... meza nausiya.
- Miren: …meza nausiya.
- J: Geo, meza nausiyan ondorenian...
- M: …ayuntamentuban...
- J: Hoi da, bai…
- M: …bazkaiya.
- J: Konziertua iten zuen…
- M: Txistularik Donostitik etortzen dia oaindikan´e bai, e.
- J: Oain´e bai. Alamandi aurrian konziertua iten zuen, eta ez takit bertsolairik eo izaten zan... ez naiz goatzen.
- M: Ez takit.
- J: Zeoze hola. Geo behintzat ayuntam... bazkaiya, eta bakizu... etxe, etxe...
- M: Gero rebotia.
- J: A, bai, errebotia! Hoi da, hoi da...
- M: Erreboteko partidua.
- J: Eta geo etxe guztitan, guztitan, bazkaiya izaten zan, e.
- M: Bai.
-J: Eta nobiyuak eta parejak eta baldin bazian, ba bakizu, andregaiyak nobiyuan etxea o, o… nobiyoa…
- M: Lehengusuk eta, kanpoko jendia.
- J: Ba enfin. Behintzat hola! Nik beti taberna zeon hemen, “o sea que”...
- M: Eta geo atsaldian soiñua. Garaiz hasten zan.
- J: Eta geo atsaldeko seiyetan o zazpitan o...
- M: Leno, leno ez?
- J: Baaai, e, jarri, bai. Ni goatzen naiz zea, Areetan, Areetan zea…
- M: A, Joxe Manuelenian?
- J: Baaaai.
- M: Beandu arte aittuta.
- J: Bai, klarooo, zea, “esto”… zein gendun ba?
- M: Auntxa!
- J: Auntxa! Auntxa soiñu jotzalia. Zea… hara etorri…
- Urrestillakua?
- J: Ez takit…
- M: Bai, horkua, Azpeiti aldekua. Bai, Auntxa.
- J: Eta Arantxa Alamandazarrekua eta biyok, klaro hemen taberna zeon, ta /da/ hemen izeba-ta, artian e Dolox hemen zela, ta... Arantxa ta biyok Areeta, zea, han nola zeon bazkaltzen zea, trikitilaiyak...
- M: Bai, bazkaltzea hara eamaten zuen.
- J: Konzejala hangua zan, ta konzejalak eamaten zun.
- M: Bai. Eta geo beak nahi zuen garaiyian etorri goitik behera.
- J: Klaro, geo han ibiltzen giñan ganbaran dantzan!
- M: Bai.
- J: Dantzan han ibili, ta geo pasakallian etorri honea, eta klaro, ni hemen taberna zeon ta /da/, sagardoa saltzen ta /da/ hor ta /da/… Arantxa ta klaro, dantzan! Ni hemen supritzen! Guk geren gixa ikasita dantzan, geren gixa!
- M: Geren gixa, bai, bai, bai.
- J: Baiña bai gustatu, e!
- M: Bai.
- J: Aiii, ze gustoa...
- M: Oaindikan´e...
- J: Oain ez, e, gauza; oain ez gauza.
- M: Aurten ez takit in deun santiyotan... Bai! Pieza bat in deu.
- J: Bat.
- M: Bat, baiño...
- J: Bat, bat, bat.
- Buenoo...
- J: Bai, baiño bueno...
- M: Urtian bat eo itten deu, “in biha diñau /biañau/” ta bale, baiño... hola ibiltzeko ez.
- J: Gustatu, irakagarri! Sueltuan, e, geren erara. Klaro, ez oain, oain… ez do /ezto/ ez dakiyenik’ e /eztakiyenike/. Jakin, primeran, baiño geo ez in! Pena ematen diate /ematieye/.
- M: “Es que” oain soiñua alperrik jotzen du /jotzeu/. Oain jotzen du soiñua bazkarretik beira egoteko…
- J: Holako trikitixa, holako soiñu earra ta… iñor ez. Eta gu itteko gauza ez! Ta gaztiak ez. Ze pena! Nei, ikararriya.
- Pena da, bai.
- J: Nei, ikara... Eta jakin... ez do /ezto/ iñor´e ez takiñik; eta ondo, gaiñea, umetan ikasten due ta.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!