Donostia (Gipuzkoa)

Hautsekin egindako tortilla

Hautsekin egindako tortilla Babarrunak eta berdura jaten zen asko. Arroza. Arrautzak. Tortilla bejetala, hautsekin egindakoa, gerra ostean. Olioaren ordezkoa.
Babarrunak eta berdura jaten zen asko. Arroza. Arrautzak. Tortilla bejetala, hautsekin egindakoa, gerra ostean. Olioaren ordezkoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etxian gehien ze jaten zan, babarrunak?
- Bai, babarruna.
- Hori etxe denetan izango zan ez? Ze... ez zegon...
- Berdura're bai: azak eta babarruna eta lentejak. Baiño makarroiyak eta ez zan jaten asko. Arroza.
- Arroza bai? Eta arrautza eta..
- Arrautzak, arrautza prejituak. Tortilla! "Tortilla vegetal" ere jan genun gerra denboran e? O gose denboran.
- Ta nola zan hori?
- "Tortilla vegetal", hautsa batzukin itten zun.
- A bai? Arrautza gabe?
- Bai.
- Ta hola saltzen zuten? Hautsak...
- Ba bai, salduko zuen hola, bai.
- Eta asmatzen zenituzten gauzak oliyuan partez beste zerbait bota eta janariya falta zana...?
- Ba esaten dizut gerra zabal zala ez dakit zen sebo antzekoa o nik hola ideia bat badaukat granja batek ez zidala batere gaiñera onik egiten eta ez zala oliyua.
- Hori banatzen zuten razionamenduan?

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia